Skip to main content

2025/26 16 Ikastolen Elkarteko neguko katalogoa

Irudia
Ikastolen elkarteko neguko katalogoa

Ikastolen Elkartearen HITZ ETA JOLAS ekimenak euskarazko album ilustratuak, jolas produktuak eta komikiak biltzen ditu, eta bere helburu nagusia euskaraz jolasteko eta irakurtzeko plazera sustatzea da.

HITZ ETA JOLAS ekimena gure hizkuntzaren eta jolaserako grinaren arteko uztarketa da. Jolasean ikasten dugu, eta hitzekin jolas egitea gure hizkuntza bizirik mantentzeko modu goxo eta eraginkorra da. Katalogo honetan aurkituko dituzu ikastolen balioetan oinarritutako jolas eta jarduera ugari. Euskaraz pentsatu, euskaraz sentitu eta euskaraz gozatzeko. 

Katologoan bildutako materialak eskuratzeko aukera bi eskaintzen ditugu: Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra, Ikastolen Elkarteko saltokian, edo Laudio Ikastolan bertan oporren aurretik. Eskaera Durangon jasotzera hurbildutako guztiek opari bat eskuratuko dute berton.


Edozein aukera jorratuta, eskaera egiteko azken eguna azaroaren 26a izango da, aukera bakoitzerako sortu diren on-line galdetegien bidez. Ordainketa berriz, aukeraren arabera, Durangon bertan materialak eskuratzerakoan edo Ikastolako abenduko erreziboaren bidez egingo da. 


Ez galdu euskara etxeko aisialdi tarteetan txertatzeko aukera paregabe hau!  KATALAGOA IKUSI

 

ON-LINE ESKAERA EGIN ETA DURANGOKO AZOKAN JASO ETA ORDAINDU:
 

ESKAERA DURANGOKO AZOKAN JASO

 

ON-LINE ESKAERA EGIN ETA LAUDIO IKASTOLAN JASO ETA ORDAINDU:
 

ESKAERA LAUDIO IKASTOLAN JASO

 

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…
Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…