ALTXA BURUA IKASTOLA
Ikastolako guraso talde bat, telefono mugikorren erabilerarekin kezkatuta, teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahian biltzen hasi da. Dagoeneko ALTXA BURUA IKASTOLA taldea osatu dute.
Jaio berri den mugimendu honek Ikastola telefono mugikorrik gabe arnasgune bihurtu nahi du, besteak beste, ikasleei internetarako sarrera duten gailuak ematea atzeratuz.
Astero mugikorren erabileraz hausnartzeko, sentsibilizatzeko... edukia partekatuko dute.
Entzun, ea zer iruditzen zaizuen!
Gaur egun, mugikorrak gure eguneroko bizitzaren parte dira… baina nola eragiten dute gure familietan? Irakurri gure mendekotasun galdetegia eta elkarrekin hausnar dezagun!
Prest egongo zinateke mugikorrik gabe egoteko? Gai izango zinateke astebetez ez erabiltzeko?
"No Phone Challenge" erronkan parte hartu dutenen artean, adikzio horrek sortutako sintomak eta haien hausnarketak azaltzen dizkigute:
Osakidetzaren "mundu digitalean hezteko gida".
"16 urtetik beherakoek ezin dute harreman osasuntsurik izan mugikorrarekin, aurrez prestakuntza jaso gabe", Telmo Lazkano.
"Nire mugikorra noizko?" Zuen seme-alabek hau galdetzen dizuete? Atzeratzea guztion esku dago, prest?
Noiz emango diegu lehenengo mugikorra? Familia askoren kezka izaten da honakoa: zein adinekin eman behar diegu gazteei lehen mugikorra?
Haurrei mugukorra emateko adina aurreratzeak ondorio kaltegarriak dituela ikusirik, hona hemen egoera hori iraultzeko gida.
Mila esker mugikorrei buruzko familia akordioaren galdeketa bete zenuten guztioi! LH mailen artean %41ak erantzun duzue eta gehiengo oso zabalak beren seme-alabei mugikorra atzeratzeko konpromisoa hartu duzue!
Ikastolako Altxa Buruatik galtza bete lan izango dugu familia guzti hauen kezka eta nahiak aurrera eramateko datozen ekintzak prestatzeko. Ikusi xehetasunean eta mailaz maila emaitzak.
Adi egon datozen ekintzei!
xxxx
Altxa burua Ikastolako kideekin harremanetan jartzeko altxaburua@laudioikastola.eus helbidea erabil dezakezue.
fitxategiak
Mendekotasunaren galdetegia EUS CAS.pdf
Akordioa.pdf
Nerabeek-mugikorra-izate-bidean-laguntzeko-helduentzako-gida-202311-.pdf
FAMILIEN AKORDIOA Emaitzak.pdf