Skip to main content

2024/25 15 Negulekua

Irudia
negulekuak

AGURTU DEZAGUN 2024 URTEA IKASTOLAN!

HAUR HEZKUNTZA 3, 4, 5 URTE eta LEHEN HEZKUNTZAKO 1.MAILATIK GORA

Neguko oporretan lau eguneko negulekuak eskainiko ditugu Laudio Ikastolan.

Egunak: abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Aukeran abenduko bi egunak, urtarrileko bi egunak edo lau egunak.

Ordutegia: 9:00 - 13:00

 

PROGRAMA (adin talde bakoitzera egokituta)

Abenduak 30: goizeko saioaz gain, iluntzea eta gaua Ikastolan pasatzeko aukera egongo da, bertan norberak ekarritako janaria afalduta.

Abenduak 31: agur 2024. Ikastolan gosaldu eta urtea agurtzeko parkera, basora edo mendira txangoa.

Urtarrilak 2: kaixo 2025. Ostegunetako baserritar azokara joan eta jarraian errezeta bat egin.

Urtarrilak 3: jolas eta tailerrak.

 

INFORMAZIOA

Aukera dago abenduko bi egunak, urtarrileko bi egunak edo guztietan parte hartzeko. Izen-emateko galdetegian adierazi beharko da.

Ikastolan lo egitearena hautazkoa da. Lotan geratzen direnen kasuan ekarri beharrekoen zerrenda (pijama, lo-zakua, afaria...) aurrerago helaraziko dugu.

Taldeak osatzeko adin tarte bakoitzeko (HH eta LH) partaide kopuru minimoa egon beharko da.

 

KUOTA

Bi eguneko kuota: 40€

Lau egunetako kuota: 75€

 

HELBURUAK

-Aisialdian euskaraz gozatu.

-Parte hartzaileen adimen eta zentzumenak estimulatu.

-Lehen sektorearen lana eta uzta ezagutu.

-Talde lana sustatu eta harremanak indartu.

-Naturarekin harremandu eta hau zaindu.

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko azken eguna abenduaren 8a izango da.

Azken zirkularrak

ENTSEGU OROKORRAOstegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan
Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.
Danborrada / Korrika / Familiak eleaniztasunean / Agenda 2030 / Laudio Txikikoen txangoa / LH4: Aizpea Goenagarekin solasaldia / DBHko Hedatze saioak / DBH3ko gurasoen bilera