Skip to main content

2025/26 17 Argitxo etxeetara dinamika Haur Hezkuntzan

Irudia
Argitxo etxeetara familia

Argitxo iratxoa dugu Ikastolan euskararen erabilpena sustatzeko laguntzaile bikaina. Ikastolakide guztiok maite dugu Argitxo eta berak bueltan euskaraz aritzeko grina era atseginean elikatzen laguntzen digu.

Gela barruan eta Ikastola eremuan  lantzen dugun dinamika hau, etxeetara ere zabaldu ohi dugu. Izan ere, ikasturte honetan berritasunekin abiatuko dugu Argitxok ikasleen etxeetara egiten dituen bisitaldiak.

Helburua da Argitxoren bisitaldia etxean euskararen erabilpena sustatzeko baliatu dezazuela. Horretarako, Argitxoren panpina ikasle bakoitzaren etxera hurbilduko da bi gau igarotzera (adibidez, astelehenetik asteazkenera; asteazkenetik ostiralera...).  Beraz, panpina etxez etxe ibiliko da datozen asteetan eta familiei egokitu zaizkizuen egunak errespetatzea eskatzen dizuegu eta Argitxo gelara puntual ekartzea.

Argitxoren egonaldian euskara familia eremuan ardatz izatea proposatzen dizuegu, horretarako eguneroko edozein ekintza baliatuz: otorduak, aisialdi denbora partekatua...

Familia bakoitzari ondorengo erronka gauzatzea eskatuko dizuegu bueltan: Argitxoren bisitaldiaren bideo labur bat gelara bidaltzea. Bideoan, egindako ekintzaren bat azaldu dezakezue, Argitxoren bisitaldiak etxean euskara indatzeko zertan lagundu dizuen azalduz edo.

Nolako bideoa behar da?

Telefonoarekin grabatutako bideo laburra, gehienez minutu bateko iraupena izan beharko du. Bidaltzerakoan Ikaslearen izenaz identifikatzen saiatzea eskatzen dizuegu. 

Nola bidali?

Gela bakoitzak bideoak bidaltzeko karpeta bat izango du eta gelako familia bakoitzari bertora sartzeko baimena eman dizuegu.

Baimendutako guraso bakoitzak posta elektroniko batean jasoko du karpetarako lotura. Badaezpadan, hemen dituzue ere karpetatarako linkak:

HH3A  HH3B  HH4A  HH4B  HH5A  HH5B

 

Animo, primeran egingo duzue!

 

 

 

Azken zirkularrak

26-27 ikasturterako argibideak / IkaSahara / Zuhatzako udalekuaren kronika / Ikasturteko argazki biludumak 0 urtetik LH6ra / LH4koen warming english ikastaroa / DBH3koen ekimena Hodeilargi elkartearen alde / Euskarak USaP…
Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.
Zerbitzu goiztiarra eta osagarriari buruzko informazioa.