Skip to main content

Astekaria 2025.03.11

2025/03/11
Irudia
ASTEKARIA

​ OROKORRA

Irudia
ikaSahara furgoneta

"ikaSahara" FURGONETA BETETA ABIATU DA

Pasa den ostegunean Ikastolan bildutakoa eta sortutakoa saharar errefuxiatuen kanpamentuetara abiatu zen. Martxoaren 15ean kanpamentuetan egotea aurreikusten da. 

INFORMAZIOA

MARTXOAK 8

Aurten ere, hezkidetza taldeak sustatuta, martxoaren 7an ekintza ugari egin dira Ikastolan. Zer egin genuen ikusi nahi?

INFORMAZIOA ETA ARGAZKIAK

 

Irudia

 

Irudia
argi itzalketa

ARGI ITZALKETA

Eskualdeko Agenda 30 lan taldeak antolatuta, datorren asteko ostegunean argi itzalketa ekimena egongo da. Anima zaitezte, martxoaren 20an 19:30ean Herriko Plazara gerturatu!

 

 

 

TREBATU GURA(SO)

Guraso eskolaren hurrengo saioa apirilaren 9an egingo dugu (baldin eta kopuru minimoa bermatzen bada), arratsaldeko 17:00etan. 

Ausazko jolasak eta apustuak: Saio honen helburuak apustu egitearen ondorioetaz kontzientziatzea, jokoa eta apustuak arrakastaren ideiatik eta irabazi ekonomikoak erraz lortzetik bereizten laguntzeko baliabideak eskeintzea eta praktika horiei lotutako arriskuaren pertzepzioa areagotzea dira. Horretarako bideojolasek dirua irabazteko kasinoak eta ausazko jolasak nola sartu dituzten ikusten dugu (baita ere haur eta gazteentzat gomendatuta dauden jolasetan), kirol apustuak eta beste apustu mota batzuen inguruan hitz egiten dugu, eta ludopatia eta bere prebentzioa lantzen ditugu.

IZENA EMAN

Irudia
ZIBERSEGURTASUNA

 

Irudia
UDABERRILEKUAK

EKE: UDABERRILEKUAK

EKE batzordeak udaberriko oporretarako eskaintza prestatu du. Apirilaren 28tik 30era Gorbeiara joan nahi? LH4 tik DBH2ra bitartekoa bazara, ez galdu aukera!

INFORMAZIOA

Bihar izena emateko azken eguna!

 

EUSKARALDIA

Martxoaren 15etik aurrera aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera egongo da. Belarriprest? Ahobizi?

Aurrerago Laudion ere aukera egon arren, martxoaren 17an, astelehenean, goizeko 8:30etik 9:30era Ikastolako sarreretan aukera egongo da Ikastolako Euskara Batzordeari esker.

Irudia
euskaraldia

Irudia
herri urrats

HERRI URRATS

"Izan zaitez erlezain" kanpaina abiatu du Herri Urratsek. Laguntzeko prest?

INFORMAZIOA

ERRIGORA

"Beste modura denona da onura" udaberriko kanpaina abiatu du Errigorak. Iritsi da beste urte batez etxeko despentsak urte osorako Nafarroa hego eta erdiadeko produktuz betetzeko garaia. Kanpainak kontsumitzeko modu erraz eta denontzat onuragarri bat eskaintzen digu (ekoizle zein kontsumitzaileontzat).

Aurtengo uzta prest da! Ez galdu oliba olioa, arroza, pasta, kontserbak, ardoak... beste modura kontsumitzeko aukera hau.

EGIN ESKAERA

Irudia
ERRIGORA

Irudia
ALTXABURUA

ALTXA BURUA IKASTOLA

Ikastolako guraso talde bat, telefono mugikorren erabilerarekin kezkatuta, teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahian biltzen hasi da. Dagoeneko ALTXA BURUA IKASTOLA taldea osatu dute.

Jaio berri den mugimendu honek Ikastola telefono mugikorrik gabe arnasgune bihurtu nahi du, besteak beste, ikasleei internetarako sarrera duten gailuak ematea atzeratuz.

Astero mugikorren erabileraz hausnartzeko, sentsibilizatzeko... edukia partekatuko dute.

IKUSI

 

LAUDIO TXIKI

-Laudio Txiki: Laudio Txikiko zatitxo bat zuen etxeetan jasotzeko prest? Zenbat gustatzen zaigun tripa betetzea, gure jantoki momentuaz gozatzea eta beste guztien artean ekintza honi ere merezi duen abestitxoa eskaintzea. Hor doakizue bazkaltzera joan aurretik abesten dugun kanta!

Disfrutatu! 

 

🎶Zer da zarata hori? 

ez dakit!

goitik al dator?

ez ez ez

Behetik al dator?

ez ez ez 

barrutik al dator?

bai bai bai  

gure sabela da, gure sabela da,

goxe gara eta goazen bazkaltzera

bazkaria nahi dugu!🎶

 

KANTA

 

HAUR HEZKUNTZA

 

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1.maila: Gelan lantzen ari diren gai eta proiektu berria aprobetxatuz, Laudio  ezagutzera joan ziren. Ikusi nahi?

IKUSI 

 

-Lehen Hezkuntza, 2.maila:  Datozen egunotan igeriketa saioekin hasiko dira. Erantsita dagoen informazioa arretaz irakurtzea eskatzen da.

INFORMAZIOA

 

DBH

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila: gurasoekin informazio bilera egingo da hurrengo martxoaren 19an. Bilera arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da.

Gai-ordena:

1.- DBH ondorengo orientazio akademikoa: Lanbide heziketa eta Batxilergoa.

2.- Ikas-barnetegia.

 

 

BATXILERGOA

 

Azken zirkularrak

2025-03-10
"Beste modura denona da onura" kanpaina
2025-03-05
Astekaria 2025.03.05
2025-02-25
Astekaria 2025.02.25
2025-02-24
Tanta ekimena martxan da.