Skip to main content

Astekaria 2025.02.25

2025/02/25
Irudia
ASTEKARIA

​​ OROKORRA

Irudia
tanta

TANTA

Martxan da aurtengo TANTA ekimena. Familia bakoitzari bi tanta dagozkio eta martxoaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira.

INFORMAZIOA

ARATUSTE JAIA

Datorren ostiralean, otsailaren 28an, aratuste jaia ospatuko dugu. Programatutakoa ikusi nahi?

EGITARAUA

Oharra: ez da txokolatadarik egongo ez baita jende nahikorik apuntatu txokolatea egiteko.

Irudia
ARATUSTE JAIA

 

Irudia
GOIKOGANE

EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI IRTEERA

Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra Hurrengo irteera martxoaren 16an izango da, Sodupera. Horretan parte hartu nahi izanez gero, martxoaren 11n, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. 

Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.

BRANKA: EUSKARAREN EZAGUTZA

Ikastolako Euskara Batzordetik, familien euskararen ezagutzaren inguruko ikerketa bat egiteko galdetegi labur bat prestatu dute eta Ikastola osatzen dugun familia guztioi erantzuteko eskatzen digute. Hartu 5 minutu, gehiagorik ez da behar.

GALDETEGIA ERANTZUN

Irudia
BRANKA EUSKARA

Irudia
martxoko menua

MARTXOKO MENUA

Ikusgai dago jangelako lantaldeak martxorako prestatu duen menua.

MENUA

IKASTOLAKO JAIA

Maiatzaren 24an aurtengo Ikastolako jaia ospatuko dugu. Ekimena burutu ahal izateko ezinbestekoa da hezkuntza komunitatearen inplikazioa eta parte hartzea. Antolaketarekin hasteko martxoaren 18an, arratsaldeko 16:30ean, bilera irekia egingo dugu. Gertura zaitez!

Irudia
BAZKARIA

Irudia
punto morea

MARTXOAK 8

Aurten ere, hezkidetza taldeak sustatuta, martxoaren 8aren inguruan ekimen ezberdinak burutuko dira Ikastolako etapetan. Ekimen nagusiak martxoaren 7an, ostirala, izango dira eta egun horretan morez jantzita etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

 

LAUDIO TXIKI

-Laudio Txiki: aratusteak hurbil ditugu, horregatik Laudio Txikitik zuekin hausnarketatxo bat partekatu nahi dugu, zuentzako ere lagungarria izango delakoan. Jarrai dezagun gure haurren bidelagunak izaten. Abordatzera!

HAUSNARKETA

 

-Laudio Txiki, 2 urte: Ikasturtea aurrera doa eta 2 urteko familiekin esfinterren kontrolari buruzko argibideak emateko bilera burutzeko momentua heldu da.

Eguna: martxoak 12, asteazkena

Ordua: 17:30

Tokia: Laudio Txiki

Bileran gaiari buruzko oinarri teorikoak partekatuko ditugu familiekin eta jarraian bertaratutako familien zalantza eta kezkak guztion artean argitzeko tartea zabalduko dugu.

 

 

HAUR HEZKUNTZA

-Haur Hezkuntza: jarraian martxotik aurrera aplikatuko diren ospakizunetarako irizpide berriak irakur ditzakezue.

OSPAKIZUNAK

 

-Haur Hezkuntza, 5 urte: martxoaren erdialdean barnetegia izango dute, Lapurreketan. Hori dela-eta, jarraian dagoen informazioa irakurtzea eta galdetegia betetzea eskatzen dizuegu.

INFORMAZIOA

GALDETEGIA

 

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza: jarraian martxotik aurrera aplikatuko diren ospakizunetarako irizpide berriak irakur ditzakezue.

OSPAKIZUNAK

 

-Lehen Hezkuntza, 2.maila: ostegunean, otsailaren 20an, Orozkora joan ziren. Zertan ibili ziren ikusi nahi?

ARGAZKIAK

 

-Lehen Hezkuntza, 3., 4. eta 5.maila: aurreko egunetan "Har ezazu kontrola" programaren baitan gai ezberdinak landu dituzte.

INFORMAZIOA

 

-Lehen Hezkuntza, 5.maila: aurreko ostegunean, otsailak 13, Urkiolara joan ziren. Argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.

ARGAZKIAK

 

 

DBH

-Bigarren Hezkuntza. 1.maila: gogoratu bihar, arratsaldeko 17:00etan, Areto Nagusian Olotera egingo den barnetegiaren inguruko bilera informatiboa egingo da.

 

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila: proiektua borobiltzeko Joseba Sarrionaindiaren bisita izan dute gaur.

INFORMAZIOA

 

 

 

BATXILERGOA

HH LH OSPAKIZUNAK 202503tik aurrera.docx.pdf
HH5 lapurreketa barnetegia.pdf
LT aratusteak hausnarketa.pdf

Azken zirkularrak

2025-02-24
Tanta ekimena martxan da.
2025-02-18
Astekaria 2025.02.28
2025-02-18
Otsailaren 28an Aratuste jaia izango dugu.
2025-02-10
Astekaria 2025.02.11