
GORBEIAN EGONALDIA LH4TIK DBH2RA BITARTEKO IKASLEENTZAT
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak aisialdi eskaintza prestatu du udaberriko oporretako astegunetarako, apirilaren 28tik 30era.
Gorbeia parke naturaleko txoko ezin ederrago batean, Arrabako aterpean, hiru eguneko egonaldia eskaintzen dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.
IZEN EMATEA
Izen ematea martxoaren 12ra arte burutu ahal izango da ondorengo formularioan:
Ekintza burutzeko gutxienez 12 partaide batu beharko dira eta gehienez 24ko taldea osatuko da. Kuotaren zenbatekoa partaide kopuruaren arabera ezarriko da: 15 partaidera arte batuz gero 210 euro eta 16 baino gehiago izanez gero, 180 euro. Kasu bietan kuota ordainketa bakarrean edo bitan banatuta ordaindu ahal izango da.
Kuotak barne dauka egonaldiko ostatua eta mantenua pentsio osoan (lehen eguneko bazkaria salbu) Gorbeiako aterpetxean, asegurua, programatutako jarduerak eta hauek burutzeko materiala baita ekipaiaren garraioa ere.
BAJA IRIZPIDEAK
Martxoaren 12a (hau barne) baino lehen jakinarazitako bajei ez zaie kobratuko.
Martxoaren 13tik (hau barne) aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
-%90a ez da kobratuko (hau da, %10a kobratuko da) ondorengo kasuetan, beti ere, agiri baten bidez frogatuta:
A) gaixotasun edo istripua, medikuaren froga-agiria behar da.
B) Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria, beti ere justifikatuta badago.
-Baja aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a kobratuko da.
INFORMAZIO-BILERA
Apirilaren 3an ekintzan izena eman duten familiekin informazio bilera burutuko dugu 17:00etan Ikastolako Areto Nagusian.
EGONALDIRAKO PROGRAMA PROPOSAMENA
Gorbeiako parke naturala ezagutzeko aukera paregabea, mendiko teknikak era atseginean lantzeko, gure ondare naturalean errespetuz jarduteko, aisialdi osasungarri eta aktiboa sustatzeko, lagun artean eskaraz bizitzeko...
Apirilak 28, astelehena
10:00, Urigoitin. Itxinatik aterpera txangoa. Bazkaria, etxetik eramandakoa.
16:00/16:30 Aterpetxera heldu. Maletak jaso, logelak banatu..
17:00/18:00 Merienda
18:00/20:00 Hitzaldia eta Arraban ekintza
20:00/21:00 Afaria
21:00/23:00 Gaueko jarduera
Apirilak 29, asteartea
8:30/9:00 Gosaria
9:00/17:00 Mairulegorretara txangoa eta koba bisitatu. Bidean piknika.
17:00/18:00 Merienda
18:00/20:00 Aterpetxean dutxa eta libre. Arraban jarduera. Koba txikia bisitatu. Orientazioa...
20:00/21:00 Afaria
21:00/23:00 Gaueko jarduera
Apirilak 30, asteazkena
8:30/9:00 Gosaria
9:00/13:00 Gorbeiako tontorra Arranbaltzatik.
13:00/15:00 Bazkaria aterpetxean. Jaso eta libre
15:00/16:00 Aterpetxetik Pagomakurrera
16:00 Pagomakurren
*Ez da lo zakurik eraman behar