Skip to main content

M8, Ikastola morez jantzita

Irudia
HORMAIRUDIA

IKASTOLA MOREZ JANTZITA

Aurtengo martxoaren 8a Ikastolan Hezkidetza taldeak egindako bidearen jarraipena izan da. Urteak dira geletan dinamika eta ekintza zehatzak egiten direla baina egunean bertan feminismoari eta hezkidetzari presentzia berezia eman nahi izaten zaio.

Horretarako, etapa ezberdinetan, adinari egokitutako lanketa egin da.

 

Haur Hezkuntza

Mari moreak izan ziren. Kantua eta dantza baliatu zituzten nagusiki. Eurek prestatutako koreografia goiko Ikastolako sarreran dantzatu zuten.

ARGAZKIAK IKUSI

 

Lehen Hezkuntza

Eguna musikarekin hasi dute, baina arratsaldean lanketa sakonari ekin zioten. Maila guztietan ipuinak baliatu zituzten.

 

LH 1 2 3

Sorginen munduan murgildu ziren.

LEZEAGAKO SORGINA

 

LH 4 5 6

Adin tarte honetan, Nesken liburu gorria eta Mutilen urrezko liburua baliatu zituzten, baita Zea Maysen "Elektrizitatea naiz" abestia ere.

ELEKTRIZITATEA NAIZ

 

ARGAZKIAK IKUSI

 

Bigarren Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzan lanketa arlo ezberdinetan txertatu badute ere, ikusgarriena ikasleek osatutako horma-irudia izan da. Emakumeen aniztasuna erdigunera eraman nahi izan dute. Bestalde, eguneroko zapalkuntza mezuei aurre egin eta ahalduntze mezuak ere zabaldu zituzten. Eguna borobiltzeko Mikel Markezen "konplize ditut denak" abestu zuten.

ARGAZKIAK IKUSI

 

Segi dezagun egunero, guztion artean, begirada morean sakontzen, aukera berdintasunaren alde lanean.

Jantzi ditzagun betaurreko moreak eta kolorezta ditzagun jarrerak, pentsamenduak, jokabideak... morez!

 

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.