
TANTA EKIMENA MARTXAN
IKASTOLAKO FAMILIA BAKOITZAK 2 TANTA TXARTEL JASOKO DITU
2020 urtean ikastolen jaiek TANTA egitasmoa jarri zuten abian jai bakoitzaren finantzaziorako ordura arte bideratzen ziren zozketa ezberdinak ekimen bakarrean bateratzeko helburuarekin. Horretarako Ikastolen Elkartearen ardurapean garatzen da Ikastola guztion egitasmo hau.
Ikastolok Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena bilakatu nahi dugu TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena.
Urtero, urte horretako jaien ikastola antolatzaileek dute elkartasun txartel hauek banatzeko ardura nagusia, baina ikastola guztiek ere parte hartuko dute ekimenean. Guztiak arituko gara herritarren elkartasuna tantaz-tanta biltzen, auzolanean.
60.000 EUROKO SARIA
TANTA ekimenean txartel batzuk jarriko dira herritarren esku. Herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko.
Bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa 2025eko ekainaren 20an egingo da notario aurrean.
FAMILIA BAKOITZAK 2 TANTA HARTUKO DITU
Gure Ikastolaren kasuan, familia bakoitzak 2 TANTA txartel, 10 euro, hartzeko ardura izango du. Hau da, familia guztiek jaso beharko dituzte egokitu zaizkien 2 TANTA txartelak eta martxoa erdialdean errezibo bidez kobrantza burutuko da.
MARTXOAREN 5etik AURRERA ESKURAGARRI
Martxoaren 5an, asteazkena banaketa abiatuko dugu Ikastolako idazkaritzan.
Familiek egokitu zaizkien 2 TANTA txartelak aparte, nahi beste eska ditzakete banatzeko. Familiako seme-alabek edo beste norbaitek beraien izenean txartelak jasotzeko, baimen idatzia (erantsita) aurkeztu beharko da.