Gelan lantzen ari diren gai eta proiektu berria baliatuz, gure herria ezagutzera joan ziren. Erdiguneko Lamuza plaza, Herriko plaza, Batzalarrin kalea, Alberto Acero plaza, Landaluze kalea eta Zumalakarregi kaletik zehar ibili ziren eta bertan dauden eraikuntzak, eskultura, espazioak, dendak, zerbitzuak ... aztertu zituzten. Ibilbidea aprobetxatuz, Landaluzeko parkean hamaiketakoa jan eta jolastu zuten! Goiz zoragarria izan zen!
OHARRA
Argazki hauek esparru pribatuan bakarrik erabiltzekoak dira; ezin dira erabili jarduera komertzialetarako.
Argazkiren batek zure pribatutasunaren kontra eginez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan ikastetxean bertan edo helbide honetan: laudio@laudioikastola.eus.