
OROKORRA
SAHARAREN ALDEKO BILKETA
Bihar arratsaldeko 17:15ean Ikastolan bildutakoa errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko dugu. "ikaSahara" furgonetaren irteerara gonbidatu nahi zaituztegu. Animatzen?
ARATUSTEAK
Pasa den ostiralean egindako aratuste jaiaren argazkiak (mailaz-maila) eta bideoa ikusi nahi?


ARABA EUSKARAZ 2025
Araba Euskarazen aldeko kontzertuarekin abiatuko du Mikel Urdangarinek bere lan berriaren aurkezpen bira.
ESPAZIO IREKIAK HANDITZEN
Ikastolak espazio irekiak egokitzen jarraitzen du. Etengabeko hobekuntza honetan, oraingoan, eraikin nagusiko espazio irekiak beregunean bereganatu du.


MARTXOAK 8
Aurten ere, hezkidetza taldeak sustatuta, martxoaren 8aren inguruan ekimen ezberdinak burutuko dira Ikastolako etapetan. Ekimen nagusiak martxoaren 7an, ostirala, izango dira eta egun horretan morez jantzita etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
GURASOEN TXOKOA
Gurasoen Txokoa programa familiei orientazioa eta laguntza emateko prestakuntza-guneak sortzea sustatzen duen Laudio Udalaren ekimena da.

LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 6.maila: kontuan izanda esku-artean duten proiektuan Sahararen inguruko lanketa egin dutela eta Saharako Logroño madrasara (eskolara) bidaltzeko material didaktikoa sortu eta kuadernoak bildu dituztela, bihar arratsaldeko 17:15ean abiatuko den "ikaSahara" furgonetaren irteeran parte hartzera animatzen zaituztegu.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 1.maila: aurreko astean Oloteko barnetegiaren inguruan izandako bileran erabilitako aurkezpena bidaltzen dizuegu.
BATXILERGOA
-Batxilergoa, "Road to Bucraa" taldeak: kontuan izanda abenduan Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan egondako taldeak eta martxan jarri berri den taldeak pardel eta kuaderno bilketa indartu dutela, bihar arratsaldeko 17:15ean abiatuko den "ikaSahara" furgonetaren irteeran parte hartzera animatzen zaituztegu. Bildutakoa Bucraa herriko nagusien egoitzara eta Logroño madrasara (eskolara) eramango dira.