Skip to main content

LH3koak HH5ekoekin

Urriak 30ean, Lehen Hezkuntzako 3.mailakoek unibertsoaren inguruko erakusketa bat egin zuten eta Haur Hezkuntzako 5 urtekoak prestatutakoa ikustera igo ziren. 

Erakusketan, eguzki sistemaren maketa, Lurraren geruzak, Laikaren istorioa, kohetea, astronautaren oinatza eta matematikako lapbooka azaldu zieten, horrela ahozkotasuna landuz. Bukatzeko unitateko bertsoa abestu genuen.

Esperientzia bikaina!

LH1ekoak Areatzan

Lehenengo mailako naturazaleak Areatzako parketzea ezagutzera gerturatu ziren. Bertan Gorbeia mendiko animalia eta landareak ezagutu zituzten. Behin hori ezagututa, autobusa hartu eta Saldropora joan ziren. Hau bai leku zoragarria! Saldropoko gune bereziak ikusi, natura gertutik sentitu eta zaindu zituzten bertako pertsonaia mitologikoen kondairak entzuten zituzten bitartean.

Egun zoragarria izan zen!

HH2koak basoan

Bi urtekoak, azaroko egun udatiar hauek baliatuta, tipi-tapa, tipi-tapa mendira igo dira eta bertan astoekin egin dute topo.

"Ikasturtean zehar askotan joango gara basora! Zein aberasgarria den naturarekin elkarreraginean egotea! Eta zein ondo pasatzen dugun...."

 

LH4koak Urkidetzan

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak, oraingoan, Arabako ur partzuergora, Izoriara, joan egin dira. Bertan, uraren garbiketaren prozesua ikusi izan dute laborategira sartuz. Ene! Ikertzaileek zenbat lan egiten duten ura etxeetara garbi-garbi hel dadin!

Eta nola ez,"Tantatxok" ikasleei ura altxorra dela jakinarazie die eta ikasleek Amalurrak eta naturak ematen digun baliabide honen jabetza hartu izan dute.

LH4.mailakoek, urriaren 23an, ikasi eta primeran pasatu zuten!

 

HH5ekoak Urduñan

Lau urtekoak Plentzian egon ziren egun berean, urriaren 24an, haur hezkuntzako 5 urtekoek txangoa egin zuten Urduñara. Garraioak lantzen egon ostean, trenean lagunekin bidaiatzeko aukera izan dute.

Trenean bidaiatzea, 

trenean bidaiatzea

hoberena da, 

hoberena da.

HH4koak Plentzian

Haur Hezkuntzako 4 urtekoak Plentzian egon ziren atzo, urriak 24. Eguraldik lagunduta hondarretan jolasteko eta egoteko aukera izan zuten. Hori bakarrik ez, Plentziako portuan zeuden itsasontziak, txalupak... ikusten ere egon ziren, landutako "Garraioak" proiektuan ikasitakoa lantzen. 

Egun bikaina pasatu zuten!

LH3koak Arboledan

Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak La Arboledan egon dira urriaren 14tik 16ra. Poz-pozik itzuli dira barnetegitik, bertan ekintza ugari egin dituztelako; funikularrean ibili, eskalada, mendira txangoa, arku-itoa, slackline, musika kutxa... 

Nekatuta itzuli dira, baina irrifarrea aurpegitik kendu ezinik!