Skip to main content

2024ko Haur Danborrada

Hilabeetako lanaren ondoren eta asteetako entseguen ostean, iritsi da Laudioko kaleak danbor hotsez betetzeko eguna!

Herriko beste ikastetxeekin elkarlanean, asko izan dira herriko kaleetan, kalejiran, aritu diren sukaldari eta danborjoleak.

Eskerrik asko haur danborrada ahalbidetu duzuen antolakuntzako kide guztiei, laguntzaileei eta nola ez, parte hartzaileei! 

HH2koak Llantenon

"Ikastola kanpoan

autobusa dago,

LLANTENOra joateko 

gure zain dago.

 

Motxilan bokata 

katiuskak oinetan,

Mairuren baserrian

animaliei bisitan."

 

Primeran pasatu dugu naturan jolasean.

Eskerrik beroenak Beraza Pujana.tar familiarentzat!

Udaberrilekuak

Aurten ere, bigarren urtez, Gorbeiako parke naturalean igaro ditugu udaberrilekuak (martxoaren 25etik 27ra). Bertan izan gara paraje eder horretako txoko ezezagunak ezagutzen (Neberabarri, Baias errekaren jaiotza...) eta naturaz gozatzen.

Elurrak ere ezustean harrapatu gintuen!