Skip to main content

LH3koak Artomañan

Lehen Hezkuntzako 3. mailakoek unitatearekin lotutako txangoa egin zuten pasa den ostegunean, apirilaren 3an.

Oraingoan Artomañako upategira joan ziren, eskualdeko produktu baten ekoizpena ikustera. 

Primeran pasatu zuten mahatsondoetatik eta upategi barruan zehar.

LH1ekoak Lapurreketan

Aurreko astean Lapurreketa baserri eskolan egon ziren. Natur gunean eta lagunekin batera bizitako esperientzia ezin hobea izan da.  Bertan, baserriko lanak egin zituzten; ortua eta animaliak ezagutu, zaindu eta maitatu. Horretaz gain, jolasak, tailerrak... egin zituzten. Primeran pasatu zuten! 

LH1ekoak Laudioko kaleetan

Gelan lantzen ari diren gai eta proiektu berria baliatuz, gure herria ezagutzera joan ziren. Erdiguneko Lamuza plaza, Herriko plaza, Batzalarrin kalea, Alberto Acero plaza, Landaluze kalea eta Zumalakarregi kaletik zehar ibili ziren eta bertan dauden eraikuntzak, eskultura, espazioak, dendak, zerbitzuak ... aztertu zituzten. Ibilbidea aprobetxatuz, Landaluzeko parkean hamaiketakoa jan eta jolastu zuten! Goiz zoragarria izan zen!

LH6n Sahara ezagutzen

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Saharar errefuxiatuen bizi baldintzak, errealitatea, egoera... ezagutzeko aukera izan dute azken asteotan. Horretarako lanketa berezia egin dute; abenduan saharar errefuxiatuen kanpamentuetan egondako kide batzuen testigantza entzun eta hauei galderak egin, Bucraa herriko Logroño madrasara bidaltzeko eskola materiala bildu eta material didaktikoa sortu...

Lanketa sakona egin dute, ikaSahara proiektua aberastu dute euren begirada zabaldu duten bitartean.

Zorionak egindako lanarengatik!