Udaberrilekuak Gorbeian
UDABERRILEKUAK
Aurten ere, hirugarren aldiz, EKE batzordeak mendi egonaldia antolatu du udaberriko oporretan. Apirilaren 28tik 30era Arrabako aterpetxean izan da.
15 izan dira ekimen honetan parte hartu duten gazteak.
Eguraldia lagun Gorbeiako Parke Naturalak eskaintzen dizkigun paisaiez gozatu ahal izan dute:
Itxinako Atxulaur begitik, Superlegor kobara.
Arrabatik gurutzera, gurutzetik Baias ibaiaren jaiotzara.
Neberabarritik Ipergortara.
Hiru egun naturan murgiduta!
DBH2koak Hondarribian
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasleak apirilaren 14tik 16ra Hondarribiko kanpinean egon dira.
Lehendabiziko eguna Donostian igaro zuten.
DBH4koak ikas-barnetegian
LH4, Guggenheimen
Apirilaren 10ean, LH4.mailako ikasleak Guggenheim museora bisitan joan ziren. Bertan, eskultura finkoak ikusteaz gain (Richard Serraren eskulturak, Yayoi Kusamaren argiak, Louise Bourgeois-en ama eskultura, Jeff Koons-en tulipanak, Andy Warhol-en marrazkiak) Brasileko Tarsila Do Amaral margolaraiaren eta Jean- Michel Basquiat grafiteroaren arte lanak ere ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, artistak bihurtu ziren eta tailer polit bat egiteko aukera izan zuten.
LH5, Arabako topaketak
Arabako topaketak.
Arabako Ikastoletako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak Bastidan, aurtengo Araba Euskaraz jaiaren antolatzailea den herrian, elkartu ziren pasa den astean.
Zortzi ikastola, helburu bakarra: elkar ezagutzea. Harremanak sortu, herria eta ingurua ezagutu.
Zortzi Ikastola, etengabe gozatzen, elkarrekin hazten.
Zein ondo pasatu zuten!