Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailako ikasleak ostiralean, azaroaren 15ean, Zugaztietara (Arboleda) joan ziren. Gizarte (SSLIC) irakasgaian, Iraultza desberdinak lantzen ibili dira eta unitatearen amaieran Industrian Iraultza Industriala landu denez, ikasleek Bizkaiko Industralizazioan gakoa izan den gune horretara egin zuten txangoa.
Irteeran, Ekotxeko begiraleak bidelagun, gure ikasleek burdin meategietako bizi eta lan baldintzak ezagutu zituzten eta honek Bizkaiko garapenerako izandako garrantzia ulertzeaz gain, jarduera ekonomiko horrek eragin zituen ingurumen-inpaktuak ezagutu zituzten.