LH1: ikasturte amaiera
Lehen Hezkuntzako 1.mailakoak, ikasturteari bukaera emateko, Lamuza Parkera joan ziren. Bertatako natur gunea ikusteaz aparte, jolasteko gune ezberdinak sortu zituzten: ur jolasen gunea, kolunpio-tirolinaren gunea, jolas librean aritzeko gunea, hamaiketako jateko gune atsegina, baloiarekin jolasteko gunea... Oso ondo bizi izan genuen!
LH 3: ur festa
Atzo, azken egunotako tenperatura altuek lagunduta, Landaluze auzoko parkera joan ziren. Han egonda, San Juan erreka garbitzeko eta bertan freskatzeko aukera izan zuten, baita ur jolasak egiteko ere. Udari ongi etorri freskoa emateko prest!
Azken txangoa: HH3, 4 eta 5 Garaion eta Murgian
MURGIAN ETA GARAION
Azken txangoa: LH5 eta LH6 Gorliz eta gaua Ikastolan
GORLIZ ETA GAUA IKASTOLAN
Lehen Hezkuntzako 5- eta 6.mailako ikasleek Gorlizen agurtu zuten ikasturtea pasa den ostegunean, maiatzaren 29an. Gorlizen ibilbide bat egin ostean hondartzan egon ziren.
Txangotik itzuli eta arratsaldeko 7:30ean hitzordua jarri zuten Ikastolan, gaua bertan pasatzeko. Udalekuetako giroan, jolasak, afaria, gaubela, ur jolasak... egin zituzten.
Ikastolan lo egitea, zelango bizipena!
Azken txangoa: LH3 eta LH4 Landan
LANDAN
Pasa den maiatzaren 30ean Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak Landara joan ziren. Ibilbide luze baten ondoren bainurako, jolaserako eta atsedenerako tartea izan zuten.
Eguraldia lagun bikain pasatu zuten!
Azken txangoa: LH1 eta LH2 Artziniegan
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak Artziniegako Artean egon ziren egun pasa aurreko ostiralean, maiatzaren 30ean.
Bertako natur gunea ezagutu, eraikuntza ospetsua bisitatu eta handik jolasean ibili ziren. Eguraldia aprobetxatuz, ur jolasak ere egin zituzten. Primerako eguna izan zen!