URRIAREN 4AN KILOMETROAK JAIRA JOATEKO AUTOBUSAK
Datorren igandean, urriak 4, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia izango da Lazkao herrian "Ibilian-ibilian, buelta! lelopean. Aurten gainera, bere 50. edizioa izango da eta sortu zen herrian egingo da berriz.
Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:
IRTEERA: 09:30ean, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 18:30ean Lazkaotik.
PREZIOA: 15 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eskatu txantiloi bat euskara@laudio.eus helbidean edota bulegoetan eskuratu.
IZEN-EMATEAK: Goizez. Laudio Udaleko 3. solairuan, gaurtik urriaren 1era bitartean, biak barne. Ordainketa, banku-txartelaz baino ezin izango da egin.
OROKORRA
KRISKITIN TALDEAK BERBATALDEAK DINAMIKA ABIATU DU HAUR HEZKUNTZAN
Ekintzaren helburua argia da, Haur Hezkuntzako gurasoak haien seme-alabak jasotzera doazenean haien artean euskaraz harremantzea.
BERDINTASUN FOROAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Bilera irekiak burutuko ditu hilean behin, astearte arratsaldeetan. Ikastolako komunitate osoa, ikasle, guraso zein langileak, gonbidatuta gaude berton gure ekarpena egitera.
Izena eman urriaren 16ra arte
Guztion artean ikastola hezkidetzaileago bat eraikiko dugu.
SEME-ALABEI EUSKARA ERABILTZEN LAGUNTZEKO HITZALDI TELEMATIKOA
Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak, Ebetek prestatutako hitzaldi telematikoak eskainiko ditu urriaren 27an eta 29an, goiz, eguerdi eta arratsaldeko ordutegian.
Familia eremuan euskararen erabilera sustatzeko baliabide praktikoak eskainiko dituzte bertan.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak urriko menuak prestatu ditu. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LAUDIOKO BURUHANDIAK EZAGUTZEKO TAILERRA BURUTU DUTE HH4 ETA HH5EKO IKASLEEK
Endika Albinarrate Galindez, gurasoa eta Galtzagorri taldeko kidea, hurbildu da beraiekin Ikastolara.
Larunbatean, urriak 3, 11etan Kultura Etxetik abiatuko den kalejiran parte hartzeko aukera izango dugu denok Galtzagorri taldearen 40. urteurreneko ospakizunetan.
LEHEN HEZKUNTZA
GURASOEN BILEREN AZKEN TXANPA IZANGO DUGU DATORREN ASTEAN
*LH4 bilera urriaren 6ra atzeratu da; hitzordua LH5A gelan 17:00etan izango da
DBH
BATXILERGOA
AISIALDI HEZITZAILE TITULUA LORTZEKO IKASTAROA BURUTUKO DUGU LAUDIO IKASTOLAN BERTAN
Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak eskainitako ikastaroa da, 2028an 18 urte beteko dituzten gazteentzat (aurten Batxiergoko 1. mailan hasi direnentzat).
EUSKARABENTURA EKIMENEAN IZANDAKO ESPERIETZIAZ MINTZATU DIRA ITXINA ETA PEIO
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU: