Hezkidetza taldea martxan!
Beste ikasturte batez, martxan da gure Ikastolako BERDINTASUN FOROA. Dakizuen bezala, lan-talde honen helburu nagusia hezkidetza gure ikastolako egunerokoan modu naturalean txertatzea da. Horretarako, dinamika, kanpaina eta ekimen ezberdinak diseinatzen, planifikatzen eta lantzen ditugu urtero, gure Hezkidetza Plana garatuz.
Berdintasun Foroa urtero berritzen den espazio ireki bat da, eta ikastolako komunitate osoaren (ikasle, langile eta gurasoen) ahotsa eta elkarlana ezinbestekoak ditugu helburu horiek lortzeko.
Zuek ere prozesu honen parte izatea nahi dugulako, bileretan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Zuen ideiak, ikuspegia eta ezagutza oso aberasgarriak baitira.
Bilerak ondorengo egunetan egingo ditugu, arratsaldeko 16:30ean idazkaritzako batzar gelan:
Urriak 27
Azaroak 10
Abenduak 15
Urtarrilak 12
Otsailak 9
Martxoak 9
Apirilak 20
Maiatzak 18
Parte hartzeko ez da aldez aurretik esperientziarik behar, berdintasunaren alde lan egiteko eta ikastolako komunitatea sendotzeko gogoa izatea besterik ez! Bilera guztietara etorri ezin bazarete ere, ateak irekita dituzue ahal duzuen guztietan gurekin elkartzeko.
Animatu eta parte hartu! Izena eman urriaren 16a baino lehen helbide honetara idatziz: berdintasunforoa@laudioikastola.eus.
Zalantzarik baduzue edo informazio gehiago nahi baduzue, posta elektroniko horretara ere zuzendu.
Guztion artean ikastola hezkidetzaileago bat eraikiko dugu.