Skip to main content

Kriskitin taldeak Berbataldeak dinamika abiatu du Haur Hezkuntzan

Irudia
Berbataldeak

Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten. Izan ere, gurasoon artean euskaraz aritzen ez bagara, zer eskatuko diegu gure haurrei?

Behar horretatik sortu da “Berbataldeak” egitasmoa.

Ekintzaren helburua argia da, Haur Hezkuntzako gurasoak haien seme-alabak jasotzera doazenean haien artean euskaraz harremantzea. Horretarako, jolastokian espazio bat egongo da markatuta non euskararen erabilera bermatuta egongo den. Gonbitea irekia da, euskaraz aritzeko prest dagoen guraso edo senide orok har dezake espazioa.

Hitzetatik ekintzetara! 
 

Azken albisteak

Ipuinek, jolasek eta jostailuek aztarna uzten dute umeen artean. Kontakizun eta esperientzia hauek pertsonen rolak, autoestima, baloreak eta errespetua transmititzen dituzte.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Ikastolako 2027ko egutegia / Azaroak 25 / Totebag tailerra / ikaSahara zinema, zozketa eta crowdfunding / 4-5 urteko jantokiko oharra / Neguko oporretako haurtzainde zerbitzuaren antolaketa / 3-…
Ikasturte hasierarekin batera 4 urtekoek erronka ederrari egin diote aurre eta trukean Argitxok sorpresa ederra prestatu die.
Batxilergoko 1. mailako ikasleekin aritu da iterpretaziaz, kulturaz eta sormenaz.