Skip to main content

Astekaria 2026.05.12

Irudia
Astekariaren ataria
Irudia

IKASTOLAKO JAIARAKO LAGUNTZAILE TXANDAK

Maiatzaren 23an ospatuko dugu Ikastolako jaia.  Egun horretan antolaketa lanetan arituko diren laguntzaileak antolatzen hasi gara. Horretarako, laguntzeko prest zaudeten guztioi ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu.

LAGUNDU NAHI DUT

BAZKARI TXARTELAK MAIATZAREN 15ERA ARTE SALGAI
 

Menu bakarra izango da: indabak sakramentuekin edo azarekin. Postrea eta kafea.
Prezio bi egokitu dira eta idazkaritzan eskudirutan edo errezibotik ordaintzeko aukera dago: Ikasleak: 8€ Helduak:15€

ZOZKETA

Jaso zure takoa maiatzaren 21a baino lehen

INFORMAZIOA HEMEN

EGITARAUA PREST DUGU!

IKUSI HEMEN

Irudia
IKASTOLAKO JAIA 2026 DEF

OROKORRA                                               


2026/27RAKO ESKOLA EGUTEGIA

Eskola Kontseiluak datorren ikasturteko eskola egutegia erabakiko du maiatzaren 27an.  Familiek egutegi proposamenerako ekarpenak egiteko aukera izango dute maiatzaren 22ra arte ondorengo galdetegia baliatuta.

GEHIAGO IRAKURRI

PROPOSAMENA IKUSI

EKARPENA BIDALI

Irudia

IKASTOLAKO BARNE BEKAK

2025/26 ikasturterako Ikastolako barne beka programarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dugu maiatzaren 26ra arte.

INFORMAZIOA HEMEN

Irudia

ARRATSALDEKO ZERBITZU OSAGARRIA EKAINAREN 5ETIK 19RA

Jardun jarraia hastearekin batera, ekainaren 5etik 19ra, Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntako 6. mailara bitarteko ikasleen familiek Zerbitzu osagarria erabili ahal izango dute 14:45etik 16:30era.

IZENA EMAN

ARGIBIDEAK

Irudia

TANTA BANAKETAREKIN JARRAITZEN DUGU

Ikastolako familia bakoitzari egokitu zaizkien TANTA boletoak eskuragarri daude Ikastolako idazkaritzan.

IRAKURRI HEMEN

Irudia

Irudia

JANTOKIKO EKAINEKO EGUNEN ANTOLAKETA

Ekainaren 5etik 19ra jardun jarraia izango dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan. Egun horietan jantoki zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek ondorengo galdetegia bete beharko dute zerbitzuan kontuan izan dezaten.  Erantzun mesedez maiatzaren 29a baino lehen.

ERANTZUN

Irudia

ESKOLAZ        KANPOKO         EKINTZAK       


EKE BATZORDERA GURASO BERRIAK  BATZEKO  EKIMENA

Batzordea eraberritzeko prozesuan murgildu da EKE taldea, Ikastolako eskola ordutegitik kanpoko aisialdia guztion artean hobetu dezagun.

GEHIAGO IRAKURRI

Irudia
Irudia

AEK-K MINTZODROMOA ANTOLATU DU MAIATZAREN 21ERAKO

Badakizuenez , Korrika  amaitu ondoren askotan sortzen dela hutsune moduko bat… horregatik sortu da Korrikaren 12. eguna: euskararekiko konpromisoa  urte osoan zehar bizirik mantentzeko eta Korrikan pizten den indarra ez dadin galdu.
Testuinguru horretan, maiatzaren 21ean Laudion mintzodromo  berezi bat antolatuko du AEKk, eta benetan gustatuko litzaiguke zu  ere parte izatea  
Egun horretan, ordu batez, euskaraz hitz egiteko gune atsegin eta irekia sortu nahi dugu: berbalagunak, elkarteetako kideak, euskaltzaleak, eskoletako ikasleak… denok elkartzeko, elkar ezagutzeko eta euskaraz praktikatzeko aukera paregabea izango da.

IZENA EMAN

Irudia

Irudia

AIARALDEKO EUSKALGINTZAREN KONTSEILUAK ALBISTE BOLETINA ARGITARATU BERRI DU

IRAKURRI HEMEN

 

Irudia

BISITATU ARABA EUSKARAZ'26 ON-LINE DENDA!

BISITATU HEMEN

Irudia

LAUDIO TXIKI                                           

2 URTEKOEN TXANGOA URDUÑAKO LA MUERA PARKERA

Ekainaren 4an 2 urteko ikasleek ikasturte amaierako txangoa egingo dute.

ARGIBIDEAK HEMEN

 

HAUR HEZKUNTZA                        

JOLASTOKIAREN ERABILPENERAKO JARRAIBIDEAK

Haur Hezkuntzako jolastokian arratsaldeko irteera orduetan hainbat jarrera desegoki antzeman ondoren, espazioa zaintzeko eta errespetatzeko aholkuak ekarri nahi ditugu gogora: 

  • 16:45ean espazioa libre utzi behar da
  • Hesia ez da jolasteko tokia; ez utzi haurrei gainetik salto egiten
  • Kontuz etxola inguruan; ez utzi haurrei teilatura igotzen
  • Zaindu aretokia; lonarekin estalita dagoenean ez egin salto gainean
  • Garbitutako espazioak errespetatu; ez utzi haurrei 3 urteko jantokira leihotik sartzen
Irudia

 

LEHEN HEZKUNTZA                   


FAMILIA EGUNERAKO ARGAZKI BILDUMA

Maiatzaren 15ean Familien Nazioarteko eguna ospatuko dugu Lehen Hezkuntzan. Horretarako ikasle bakoitzak bere familia argazki bat  paperean inprimatuta ekartzea eskatzen dizuegu. Gogoan izan Ikastolan egingo den bilduman geldituko direla eta ez dituztela etxera bueltan eramango.

Irudia

LH1EKOEK LABORARI LANAK BURUTU DITUZTE LAPURREKETA BASERRI ESKOLAN

IRAKURRI HEMEN

Irudia

LH3KOEK MEATZALDEA EZAGUTZEKO TXANGOA BURUTU DUTE

IRAKURRI HEMEN

Irudia

DBH                                                                          

 

BATXILERGOA                                       

 

AUPA XIMENA!
 

Irudia

Iaz Laudio Ikastolan bere ikasketak amaitu zituen Ximena Tombelle Serdio ETBko Ztanda saioan ari da parte hartzen eta 1. galan dagoeneko kantaldi bikaina eskaini zuen.

Animo Ximena! Aurrera!!!!

ZTANDA SAIOA IKUSI

Jarraitu ximena instagramen: @ximena_msc

2 urtekoen txangoa Urduñara.pdf

Azken zirkularrak

Egitaraua prest.
2026/27rako eskola egutegirako iradokizun bilketa.
Herri Urrats / Ikastolako jaiarako laguntzaileak / Barne bekak / JUUL hauteskundeen emaitzak / 0-1 matrikula / Euskaltzaleon martxa / Jantokiko inkesten emaitzak / Ermualdeko erromeriara txangoa / Udarako aisialdi eskaintza…
Barne bekak