Skip to main content

2025/26 23 Tanta

Irudia
Tanta 2026 boletoa

TANTA EKIMENA MARTXAN

IKASTOLAKO FAMILIA BAKOITZAK 2 TANTA TXARTEL JASOKO DITU

 

2020 urtean ikastolen jaiek TANTA egitasmoa jarri zuten abian jai bakoitzaren finantzaziorako ordura arte bideratzen ziren zozketa ezberdinak ekimen bakarrean bateratzeko helburuarekin. Horretarako Ikastolen Elkartearen ardurapean garatzen da Ikastola guztion egitasmo hau.
 
Ikastolok Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena bilakatu nahi dugu TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena. 

Urtero, urte horretako jaien ikastola antolatzaileek dute elkartasun txartel hauek banatzeko ardura nagusia, baina ikastola guztiek ere parte hartuko dute ekimenean. Guztiak arituko gara herritarren elkartasuna tantaz-tanta biltzen, auzolanean.

 

60.000 EUROKO SARIA

TANTA ekimenean txartel batzuk jarriko dira herritarren esku. Herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko.

Bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa 2026ko ekainaren 19an egingo da notario aurrean. 

 

FAMILIA BAKOITZAK 2 TANTA HARTUKO DITU

Gure Ikastolaren kasuan, familia bakoitzak 2 TANTA txartel, 10 euro, hartzeko ardura izango du. Hau da, familia guztiek jaso beharko dituzte egokitu zaizkien 2 TANTA txartelak eta martxoa erdialdean errezibo bidez kobrantza burutuko da.

 

MARTXOAREN 2tik AURRERA ESKURAGARRI

Martxoaren 2an, astelehena, banaketa abiatuko dugu Ikastolako idazkaritzan.

Familiek egokitu zaizkien 2 TANTA txartelak aparte, nahi beste eska ditzakete banatzeko. Familiako seme-alabek edo beste norbaitek beraien izenean txartelak jasotzeko, baimen idatzia aurkeztu beharko da.

BAIMEN EREDUA ESKURATU
 

TANTA baimen dokumentua.pdf

Azken zirkularrak

Euskaltzaleon martxarako autobusak / Ikastolako jaia / Mundu bateko laburmetraiaren aurkezpena / Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia / Jantokiko menua / Jantokiko ekaineko egunen antolaketa / Araba Euskarazerako laguntzaileak…
Palestinarekin elkartasuna / Ikastolako jaia / Ohiko Batzar Orokorra / Maiatzaren 21eko lanuztea / 2026-27rako eskola egutegia / Barne bekak / Ekaineko arratsaldetarako zerbitzu osagarria / Jantokiko postrerako fruta…
Ikastolako jaia / 2026-27rako eskola egutegia / Barne beka deialdia / Jardun jarraiko egunetarako zerbitzu osagarria eta Jantokiaren antolaketa / Tanta banaketa / EKE batzordearen eraberritzea / AEKren mintzodromoa /…
Egitaraua prest.