HERRI BAZKARIA
Aurtengoan denok batera, ikasle , guraso eta langileak, bazkalduko dugu bigarren hezkuntzako kiroldegian.
Txartelak Idazkaritzan salgai izango ditugu maiatzaren 6tik 15era arte.
Menu bakarra izango da: indabak sakramentuekin edo azarekin. Postrea eta kafea.
Prezio bi egokitu dira eta idazkaritzan eskudirutan edo errezibotik ordaintzeko aukera dago:
Ikastolako ikasleak: 8€.
Gainontzekoak: 15€
Egitaraua osatuko duten gainontzeko ekintzen berri aurrerago emango dugu.
IKASTOLAKO ZOZKETA
Ikastolako hornitzaileek emandako ekarpenekin lortutako sariak banatuko dituen zozketa egingo dugu Ikastolako jaian
Ikastolako Bazkideen Batzarrak adostutakoari helduz, zozketa antolatuko dugu maiatzaren 23an.
Ikastolako hornitzaile ezberdinei diru laguntza eskatu zaie. Laguntza horiek zozketako sariak erosteko erabiliko dira eta 3 sari izango ditugu: 2.000€ko bidaia, 500€ko bidaia eta opari bonoa Azul Marino bidaia agentzian.
TAKO BANAKETARAKO EPEA
Ikastola osatzen dugun familia orori zozketarako tako bana egokituko zaigu, eta berau saltzeko SAIAKERA egitea ESKATZEN dizuegu Artezkaritza Batzordetik.
Zozketarako boleto takoak idazkaritzan banatuko ditugu maiatzaren 6tik maiatzaren 21era arte. Tako bakoitzak 25 papeleta izango ditu. Papeletaren prezioa 1€koa izango da. Beraz, tako osoaren balioa 25€koa izango da. Zozketaren kobrantza maiatzeko erreziboan azalduko da.
Ekimen honetan parte hartu nahi ez duen familiak takoa ez jasotzeko aukera izango du maiatzaren 10era arteko epean (maiatzaren 10a barne). Horretarako idazkaritzan idatziz adierazi beharko da (eredua behekaldeko dokumentuan). Aukera hau erabiltzen duten familiei EZ zaie EZER KOBRATUKO, baina ezinbestekoa da idazkaritzan komunikatzea, bestela takoa jasotzen ez duten familiek berdin berdin parte hartuko dute zozketan.
Edozein familiak egokitu zaion zozketa takoa baino gehiago saltzea dauka, horretarako soberan dauden takoak idazkaritzan lor ditzakete.
Bide batez, norbaitek diru iturri hauek areagotuko dituen edozein ekimen planteatuz gero, Ikastolatik berauek bultzatuko ditugula ziurtatzen dizuegu.
Mila esker aldez aurretik!