OROKORRA
MARTXOAREN 26AN, KORRIKA TXIKIA LAUDION!
24. Korrikak martxoaren 26tik 27ra bitarteko gauean, ordu txikitan, zeharkatuko du Laudio, eta 26ko arratsaldean, Korrika Txikia ospatuko dugu herriko ikastetxe guztiok.
Laudio Ikastolaren kilometroa Zumalakarregi etorbidetik abiatuko da, Ostegieta plazako aparkalekuaren irteeratik eta Karmen kalera arte luzatuko da, Laudioalde Lanbide Hezkieta ikastetxera arte.
Haur Hezkuntzako 3 urtetik aurrerako ikasle guztiak jeitsiko dira Korrikan parte hartzera irakasleek lagunduta. Arratsalde horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ohiko ordutegian egon beharko dira Ikastolan, 14:30ean. Bertotik abiatuko gara denok Ikastolaren kilometroa hasiko den puntura.
Korrika Txikia 15:15ean abiatuko da La Milagrosa ikastetxetik.
Guztiok eroso parte har dezagun, ondorengo jarraibideak errespetatzea eskatzen dizuegu.
LAUDIO TXIKI
2 URTE: Parte hartu nahi duten familiek haurrak 14:30ean jasotzeko aukera izango dute, eta ikaslearekin batera Korrika Txikian parte hartu ahal izango dute. Horretarako tutoreei lehenago abisua eman beharko diete. Arratsalde horretan Laudio Txiki ohiko ordutegian zabalik izango da behar dutenentzat.
0-1 URTE: Eguneko ordutegia antolatu eta haurrekin ikusle moduan bertaratzeko gonbidapena luzatzen diegu.
HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTE
Hasierako zatian parte hartuko dute, hau da, Ostegieta plaza paretik Jose Arrue kaleraino. Puntu horretan ibilbidetik aterako dira. Korrikak aurrera egingo du eta, lasaitasunez, ibiltzen joango gara Elizako arkuperaino. Familiek 16:00etatik aurrera haurrak jaso ahalko dituzte bertan eta beranduenik jota 16:30ean pasatu beharko dira bila.
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzako ikasleek korrikan sartu eta ibilbide amaiera arte, Alberto Acero plaza, parte hartuko dute. Amaiera ekitaldia behin bukatuta ikasle guztiekin Elizako arkuperaino joango gara eta 1., 2. eta 3. mailako ikasleen gurasoek berton jaso beharko dituzte ikasleak.
KAMISETA EDO ARROPA BERDEA JANTZITA ETORRI!
Gogoan izan egun horretan herriko ikastetxe guztietako ikasleak batuko direla ibilbidean zehar. Hortaz, emandako jarraibideak errespetatzea erregutzen dizuegu, eta bereziki haurrak berdez jantzita etortzea.
EURIA EGINEZ GERO
Euria eginez gero programa bertan behera geratuko da. Beranduenik jota ostegun goizean iragarriko da ikastetxe guztion artean hartutako erabaki hori.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Gogoan izan arratsalde horretan Ikastolan ez dugula Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango.
ZATOZ IKASTOLAKO KILOMETROAN PARTE HARTZERA!
Laudio Ikastolari 2388 kilometroa egokitu zaio. Lekukoa Zumalakarregi etorbidean, Indriska taberna parean, hartuko dugu. Berton elkartuko gara Korrikaren zain ordu txikitako 03:35ean.
LEKUKOA ERAMAN NAHI?
Lekukoa eramateko zozketa egingo dugu izena ematen duten ikasle guztien artean. Emaitza asteazkenean, hilak 25, iragarriko da.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak apirileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAKO OHARRA
Ostegunean Korrika Txikia ospatuko denez gero, asteazkenean Haur Hezkuntzako ikasleek amantala eta edalontzia eramango dituzte etxera garbitzera (asteartea azken eguna dutenek, gaur, hilak 24).
Oporren bueltan berriro ekarri beharko dituzte, hortz eskuil berri batekin batera. Gogoan izan hortz orerik ez dela ekarri behar.
LAUDIO TXIKI
2 URTEKOEK BARBANTXOREN IPUINA LANDU DUTE GELAN, ETXEAN ETA BASOAN
HAUR HEZKUNTZA
5 URTEKOEN BARNETEGIRAKO ARGIBIDEAK
Oporren bueltan 5 urteko ikasleak Lapurreketa barnetegira joango dira. Jarraian, familiek prestatu beharrekoak eta erantzun beharreko galdegia. Primeran pasatuko dugu!
DANBORRADAREN PRESTAKUNTZA
Oporren bueltan Haur Hezkuntzan danborrada lantzen arituko gara. Hortaz, 4 eta 5 urtekoek danborra ekarri beharko dute eta 2 eta 3 urtekoek berriz, egurrezko goilara eta sardexkak.
Danborradari buruzko informazio guztia hemen:
LEHEN HEZKUNTZA
LH3K EROSKI FUNDAZIOAREN "HAZTEKO ENERGIA" TAILERREAN PARTE HARTU DU
LH6KO MERKATU SOLIDARIOAK SAHARARAKO LAGUNTZA MATERIAL EKARPEN APARTA EGIN DU
DBH
DBH2KOEK IRRIBARREAK KONPARTITU DITUZTE NAGUSIEN EGOITZAN
BATXILERGOA
MAIALEN ABEZIAREN BIDEO BAT, FILOSOFIA OLINPIADEN FINALISTA
BATXILERGO 1EKO IKASLEEI ELKARRIZKETA: “Laudio Ikastolan familia bat garela esan dezakegu”
