HAUR DANBORRADA
Apirilaren 24an, ostirala, San Prudentzio Egunaren aurretik, Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 17:30ean Herriko Plazan. Hori dela-eta, ikasleak entseguekin hasiko dira eta Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako batzordea ere jai eguna prestatzen hasi da.
IZENA EMAN MARTXOAREN 26A BAINO LEHEN
Izena ematea ikasle zein gurasoentzat irekiko dugu martxoaren 26ra arte. Barne antolaketa erraztu asmoz, parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du hurrengo galdetegia betez:
HAUR HEZKUNTZA 2 ETA 3 URTEKO FAMILIAK SUKALDARI
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleek, sukaldari bezala parte hartzeko aukera izango dute. Haur bakoitzak nagusi batekin parte hartu beharko dugu.
Sukaldariak txuriz jantzita eta koadrodun zapiarekin joango dira. Ikastolako koadrodun zapia eskuratu nahi baduzu, eskaera egin:
4 URTETIK GORAKOAK DANBORRARI
Lau urtetik aurrerako ikasleek danborrari bezala parte hartuko dute. 4 eta 5 urtekoen kasuan euren danborrekin parte hartu beharko dute. Danborra erosi behar duzuen familien kasuan, Ikastolak erosketa kolektiboa egiteko aukera eskainiko du. Modu horretan Ikastolak erosi eta bila etortzean eskudirutan (4,95€) ordaindu beharko zenukete. Danborra erostea nahi duzuenon kasuan ( soilik 4 eta 5 urte), izen emate galdetegian adierazi beharko duzue.
BIGARREN HEZKUNTZA ETA FAMILIAK DANBORRARI
Aurten ere helduen batalloia atera nahiko genuke eta horretarako helduak parte hartzera animatzen ditugu. Danborrari zein zuzendari bezala parte hartzea beharrezkoa da.
Helduen batalloian parte hartzeko izen emate galdetegian adierazi, mesedez.
ENTSEGUAK
Danborradan parte hartu ahal izateko entseguetan parte hartzea beharrezkoa izango da. Entseguak etapetan adostutako tarteetan egingo dira.
ENTSEGU OROKORRA
Apirilaren 21ean 16:30ean Ikastolako Eraikin nagusian entsegu orokorra egingo da.
JANTZIAK ETA ARGIBIDEAK
Norberak prestatzeko jantzien argibideak, material banaketa era apirilaren 24ko egitaraua aurrerago iragarriko dira.
ESKAERA
Norbaitek etxean txiki edo erabiltzen ez duen praka txuririk edukiko balu, maileguan uzten den arroparekin batera izateko ekartzea eskertuko genuke.
LAGUNTZAILEAK
Danborrada antolatzeko (material banaketa, ibilibidean, plazako eremua prestatu...) laguntzaileak behar dira. Laguntzeko prest bazaude, ondorengo galdetegia bete: