Skip to main content

Barbantxoren ipuina gelan, etxean eta basoan irudikatu dute 2 urteko haurrek

Irudia
2 urte Barbantxo

Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleak Barbantxoren ipuina lantzen ibili dira. Proiektu honen barruan, gelan ipuinaren lanketa egiteaz gain, familiek etxeetara eraman dute eta, argazki baten bidez, etxeetan bizitako esperientzia gelarekin partekatu dute; gure umeek mimoz eta pozez kontatu digute etxean disfrutatu dutena.

Proiektu honi bukaera emateko, hilabete hauetan Beñat praktikaduna izan dugu gurekin eta menditik ibilbide polit bat prestatuz proiektuari bukaera ezin hobea eman dio.

Umeek proiektuaren benetako bizipena izan dute, hortaz, ipuinaren muinaz jabetzeaz gain, Barbantxo eta bere lagunak gure menditik ibili dira aza eta azafraia bertan utziz. Umeen lana Barbantxok utzitakoa topatzea eta biltzea izan zen, eta azkenik, Barbantxo bera ere topatu zuten!  ez hori bakarrik, topatutakoa gelara eraman zuten eta bertan esperimentazio tailerra sortu zuten, horrela, letren mundua mundu esperimentalarekin lotuz.

Zoriontzekoa benetan familiek zein Beñatek egindako lana. Eskerrik asko politak!

Azken albisteak

Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.