OROKORRA
MARTXOAREN 17KO GREBARI OROKORRARI BURUZKO ARGIBIDEAK
Iragarri bezala, Laudio Ikastolako langileek bat egin dute “Gutxieneko soldata hemen erabaki” lemapean ELA, LAB, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek martxoaren 17rako zabaldu duten greba orokor deialdiarekin.
Hortaz, datorren asteartean, martxoaren 17an, Ikastolan ez da ohiko funtzionamendua egongo eta ezin izango dira bermatu zuen seme-alaben zaintza egin ahal izateko baldintzak.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak grebarako ezinbesteko zerbitzuak ezartzeko emandako agindua aztertuta, egun horretan ez da ikasleak behar bezala artatzeko behar beste langilerik izango Ikastolan eta ondorioz egun horretan Ikastolara ikaslerik ez ekartzea gomendatzen dugu, eskola ordutegian zein eskolaz kanpoko ekintzetakoan ere.

JUUL KANPAINA MARTXAN DA
Datorren martxoaren 26an JUUL kanpainako hauteskunde literarioak burutuko ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzan.
FAMILIAK ELEANIZTASUNEAN: MARTXOAREN 25EAN LEHEN LURRERATZE SAIOA
Martxoaren 11n Familiak Eleaniztasunean HIZPRO ekimenaren lehen saioa burutu genuen Ikastolan. Berton azaldutakoak aztertzeko saio praktikoa burutuko dugu martxoaren 25ean, asteazkena, 17:00etan Areto Nagusian.
Hurrengo webinar saioa apirilaren 22an izango dugu 18:15etik 19:30era Kike Amonarrizen eskutik.
MARTXOAREN 26AN, KORRIKA TXIKIA LAUDION!
24. Korrikak martxoaren 26tik 27ra bitarteko gauean, ordu txikitan, zeharkatuko du Laudio, eta 26ko arratsaldean, Korrika Txikia ospatuko dugu herriko ikastetxe guztiok.
Laudio Ikastolaren kilometroa Zumalakarregi etorbidetik abiatuko da, Ostegieta plazako aparkalekuaren irteeratik eta Karmen kalera arte luzatuko da, Laudioalde Lanbide Hezkieta ikastetxera arte.
Haur Hezkuntzako 3 urtetik aurrerako ikasle guztiak jeitsiko dira Korrikan parte hartzera irakasleek lagunduta. Arratsalde horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ohiko ordutegian egon beharko dira Ikastolan, 14:30ean. Bertotik abiatuko gara denok Ikastolaren kilometroa hasiko den puntura.
Korrika Txikia 15:15ean abiatuko da La Milagrosa ikastetxetik.
Guztiok eroso parte har dezagun, ondorengo jarraibideak errespetatzea eskatzen dizuegu.
LAUDIO TXIKI
2 URTE: Parte hartu nahi duten familiek haurrak 14:30ean jasotzeko aukera izango dute, eta ikaslearekin batera Korrika Txikian parte hartu ahal izango dute. Horretarako tutoreei lehenago abisua eman beharko diete. Arratsalde horretan Laudio Txiki ohiko ordutegian zabalik izango da behar dutenentzat.
0-1 URTE: Eguneko ordutegia antolatu eta haurrekin ikusle moduan bertaratzeko gonbidapena luzatzen diegu.
HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTE
Hasierako zatian parte hartuko dute, hau da, Ostegieta plaza paretik Jose Arrue kaleraino. Puntu horretan ibilbidetik aterako dira. Korrikak aurrera egingo du eta, lasaitasunez, ibiltzen joango gara Elizako arkuperaino. Familiek beranduenik jota 16:30ean Elizako arkupean jaso beharko dituzte.
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzako ikasleek korrikan sartu eta ibilbide amaiera arte, Alberto Acero plaza, parte hartuko dute. Amaiera ekitaldia behin bukatuta, Elizako arkuperaino joango dira eta gurasoek berton jaso ahal izango dituzte ikasleak.
Gogoan izan egun horretan herriko ikastetxe guztietako ikasleak batuko direla ibilbidean zehar. Hortaz, emandako jarraibideak errespetatzea erregutzen dizuegu.
KAMISETA BERDEA JANTZITA ETORRI!
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Gogoan izan arratsalde horretan Ikastolan ez dugula Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango.
KORRIKAKO LEKUKOA IKASTOLAKO KILOMETROAN ERAMAN NAHI?
Ohi bezala, Korrikako lekukoa Ikastolaren izenean eramateko zozketa burutuko dugu bertoratzen animatzen diren familia guztien artean. Hitzordua martxoaren 27ko ordu txikitan izango da! 03:20an; 2.388 kilometroa egokitu zaio Ikastolari, Zumalakarregin, Indriska tabernaren parean hartuko dugu lekukoa.
Zozketarako izen ematea martxoaren 24an itxiko dugu.
FAMILIEN INKESTA
Jantokia darabilten familiek zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko inkesta bat jaso dute Alexia bidez; martxoaren 18ra bitartean betetzeko epea dauka.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak adin tarte guztietara zuzendutako udako aisialdi eskaintza prestatu du.
Izen ematea zabalik dugu dagoeneko:
DANBORRADAN, IKASTOLAKO JAIAN ETA ARABA EUSKARAZ EGUNEAN LAGUNTZEKO IZEN EMATEA
Ikasturte hasierako guraso bileraratan iragarri bezala, ikasgela bakoitzeko familiei Ikastolak urtean zehar antolatuko dituen ekintzak burutzeko laguntzaile taldeak osatzea egokitu zaie. Horretarako, ikasgela bakoitzean lortu behar den guraso bolondres kopuruak ere zehaztu dira.
Danborradan, Ikastolako jaian eta Araba Euskaraz dira ikasturte amaiera bitartean oraindik laguntzaile faltan dauden ekintzak.

HAUR DANBORRADA MARTXAN
Laudioko gainerako ikastetxeekin batera 2026ko Haur Danborrada prestatzen hasi gara. Aurtengoan apirilaren 24an, ostirala, burutuko dugu.
Ikasleen izen ematea zabalik dago dagoeneko, bai eta gurasoek berton parte hartzeko eta laguntzeko galdetegiak ere.
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
BATXILERGOA