Skip to main content

2025/26 28 Juul kanpaina

Irudia
Juul kanpaina

Zer da JUUL Kanpaina?

Laudio ikastolak irakurketa ohitura eta zaletasuna bultzatzeko aurrera eramaten duen programa bat da. Kanpaina honek Euskal Herriko ikastoletako haurren artean irakur zaletasuna sustatzea du helburu.
Kanpaina honen barruan, ikasturtean zehar, hainbat ekintza burutzen ditugu. Eta horietako bat, azkenetarikoa, Laudio ikastola osoak aurrera eramaten duen “Hauteskunde literarioa” ekintza  da.

Hauteskunde literarioaren helburuak

1. Ikasleek gustukoen duten euskarazko liburua aukeratzea eta bozkatzea.
2. Ikasleek gustukoen duten ilustratzailea aukeratzea eta bozkatzea.

Irudia
Bozketa-eguna

Hauteskunde eguna apirilean izaten da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da eta, apirilak 23, Nazioarteko Liburu eguna da. Horren baitan, hilabete honetan, JUUL hauteskundeak burutzen dira; baina aurten, martxoaren 26ra aurreratu dugu Ikastolan.

Bozkatzeko prozedura

Bozketa ohiko eran, hots, paperezko boto-txartelen bidez, gauzatuko da; eta  Ikastolako ordutegi barruan.

Baliabideak

Kanpainak web-orria du. Bertan, irakasleei, ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazioa, zein kanpainari buruzko informazio aunitz aurkitzen ahal da. Hauxe da helbidea: www.juulkanpaina.eus.

Udaberriko oporren bueltan hausteskundeen emaitzak helarazioko dizkizuegu.

 

 

 

Azken zirkularrak

26-27 ikasturterako argibideak / IkaSahara / Zuhatzako udalekuaren kronika / Ikasturteko argazki biludumak 0 urtetik LH6ra / LH4koen warming english ikastaroa / DBH3koen ekimena Hodeilargi elkartearen alde / Euskarak USaP…
Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.
Zerbitzu goiztiarra eta osagarriari buruzko informazioa.