1) LAUDIO IKASTOLAREN ESKAINTZA
Laudio Ikastolako EKE batzordeak udarako ondorengo eskaintza prestatu du:
UDALEKU IREKIAK IKASTOLAN
Udaleku irekien proposamena Ikastolan ekainaren 22tik uztailaren 10era garatuko da. Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako goizeko aisialdi zerbitzua da, 09:00etatik 13:00etara bideratuko dena. Egun hauetan ekintza ezberdinak egitea aurreikusten da; San Juan gaua Ikastolan igarotzea, Krazy Art tailerrarekin eskulanak, udako igerilekuetara txangoa,...
Eskaerak apirilaren 24ra arte jasoko dira.
TXANDAK
Udalekuak asteko erabilpena eskainiko du, asteroko kuota 85 eurokoa izanik.
1. astea 06/22-06/26
2. astea 06/29-07/03
3. astea 07/06-07/10
Bi aste edo gehiagotan parte hartuz gero, ordainketa errezibo ezberdinetan banatu ahal izango da.
ORDUTEGI OSAGARRIA
Beharrezko gutxieneko kopurua interesatuta egonez gero, ordutegi osagarria eskainiko da 8:00etatik 9:00etara, asteko 12 euroko kuota gehigarriarekin.
TALDEKATZEA
Adin tarte bakoitzeko taldea osatzeko gutxienez 10 lagun beharko dira.
Izena ematean ikasle bakoitzak parte hartuko duen asteak zehaztu beharko ditu.
Taldeak adin tarteen arabera antolatuko dira eta toki kopurua baino izen emate gehiago suertatuz gero, izen emate datak ezarriko du parte hartzeko ordena.
BAJA IRIZPIDEAK
Maiatzaren 13a baino lehenago jakinarazitako bajek ez dute ezer ordainduko.
Data honetatik aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
%90a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua: medikuaren frogagiria behar da.
- Behar den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
Aurreko arrazoiengatik ez bada kuotaren %80a ordaindu beharko da baja ematean.
Bajak horrek uzten duen lekua itxaron zerrendako beste ikasleren batekin betez gero, zenbateko osoa itzuliko da.
Behin udalekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.
UDALEKU ITXIAK ZUHATZAN
Lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleentzako udalekua Zuhatza irlan burutuko dugu ekainaren 22tik (goizean joan) 26ra (bazkal ostean itzuli). Berton izena emateko epea apirilaren 24ra arte izango dugu zabalik.
Egonaldiak 242 euroko kuota izango du eta ordainketa kuota bakarrean (maiatzeko erreziboan) edo bitan banatuta (maiatza eta ekaineko erreziboetan, 121€/bakoitzean) burutu ahal izango da.
IZEN EMATEA
Toki kopuru mugatua izango dugunez gero, izen emate datak ezarriko du erreserba ordena. Horretarako izena emateko formularioa bete beharko da eta, behin egonaldia baieztatuta, ondorengo dokumentazioa Idazkaritzara ekarri edo eke@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali:
-Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia (iaz joan ez zirenek soilik aurkeztu beharko dute)
-Alergia edo bestelako mediku oharren txostena.
BAJA IRIZPIDEAK
Maiatzaren 13a baino lehenago jakinarazitako bajek ez dute ezer ordainduko.
Data honetatik aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
%90a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
- Behar den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
Aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a ordaindu beharko da baja ematean.
Bajak horrek uzten duen lekua itxaron zerrendako beste ikasleren batekin betez gero, zenbateko osoa itzuliko da.
Behin udalekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.
UDALEKU IBILTARIAK
Udaleku ibiltarien proposamena kostaldean, Lekeitio inguruan, ekainaren 22/23tik 26ra garatuko da. DBH 3. eta 4.mailako ikasleentzat eta ikasleekin antolatutako ekimena da.
Interesa adierazi duten ikasleekin udalekuen nondik norakoak lotzen eta adosten joan ahala informazio zehatzagoa (kuota, kokapena...) emango da. Kuota 200€tik gorakoa izatea aurreikusten da. Ordainketa kuota bakarrean (maiatzeko erreziboan) edo bitan banatuta (maiatza eta ekaineko erreziboetan) burutu ahal izango da.
Izena emateko epea apirilaren 24ra arte izango dugu zabalik. Egonaldia egiteko gutxienez 16 partaide egon beharko dira.
IZEN EMATEA
Toki kopuru mugatua (24 leku) izango dugunez gero, izen emate datak ezarriko du erreserba ordena. Horretarako izena emateko formularioa bete beharko da eta, behin egonaldia baieztatuta, ondorengo dokumentazioa Idazkaritzara ekarri edo eke@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali:
-Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia
-Alergia edo bestelako mediku oharren txostena.
BAJA IRIZPIDEAK
Maiatzaren 13a baino lehenago jakinarazitako bajek ez dute ezer ordainduko.
Data honetatik aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
%90a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
- Behar den txandara joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
Aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a ordaindu beharko da baja ematean.
Bajak horrek uzten duen lekua itxaron zerrendako beste ikasleren batekin betez gero, zenbateko osoa itzuliko da.
Behin egonaldia hasita, ez da dirurik itzuliko.
MOTXILAREKIN MARTXAN
Udaleku "motxilero"en proposamena ekainaren 22/23tik 26ra garatuko da. Batxilergoko 1.mailako ikasleentzat eta ikasleekin antolatutako ekimena da.
Interesa adierazi duten ikasleekin udalekuen nondik norakoak lotzen eta adosten joan ahala informazio zehatzagoa (kuota, kokapena...) emango da. Kuota 200€tik gorakoa izatea aurreikusten da. Ordainketa kuota bakarrean (maiatzeko erreziboan) edo bitan banatuta (maiatza eta ekaineko erreziboetan) burutu ahal izango da.
Izena emateko epea apirilaren 24ra arte izango dugu zabalik. Egonaldia egiteko gutxienez 16 partaide egon beharko dira.
IZEN EMATEA
Toki kopuru mugatua (24 leku) izango dugunez gero, izen emate datak ezarriko du erreserba ordena. Horretarako izena emateko formularioa bete beharko da eta, behin egonaldia baieztatuta, ondorengo dokumentazioa Idazkaritzara ekarri edo eke@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali:
-Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia
-Alergia edo bestelako mediku oharren txostena.
BAJA IRIZPIDEAK
Maiatzaren 13a baino lehenago jakinarazitako bajek ez dute ezer ordainduko.
Data honetatik aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
%90a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripua; medikuaren frogagiria behar da.
- Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria (justifikatuta).
Aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a ordaindu beharko da baja ematean.
Bajak horrek uzten duen lekua itxaron zerrendako beste ikasleren batekin betez gero, zenbateko osoa itzuliko da.
Behin udalekuak hasita (edo egunean bertan abisatuta), ez da dirurik itzuliko.
Helburuak
Ekintza hauek ondorengo helburu orokorrak izango dituzte:
- Dinamika eta jardueren bidez parte-hartzaileengan gozamena eta plazera sortzea.
- Partaideen arteko harremanak eta elkarlana sustatzea.
- Kideen parte hartzea oinarri izatea, udalekuetako subjektu aktibo bilakatzea.
- Askatasuna jolastu, sentimenduak azaleratu, naturarekin harremandu, haize freskoa arnastu, ikutu eta sentitzeko.
- Kideen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
- Partaideen behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Parte-hartzaileak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
- Partaide guztiok udalekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Kideen eta familiei konfidantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
2) UDALEKUETAN LAN EGITEKO DEIALDIA
Laudio Ikastolako EKE batzordeak udarako osatu duen eskaintzak barnebiltzen dituen ekintzetan lanean aritzeko interesa duten aisialdiko hezitzaile eta zuzendariek euren hautagaitza bidal dezakete web guneko lan poltsa atalaren bidez maiatzaren 1a baino lehen.