Skip to main content

Astekaria 2026.03.10

Irudia
Astekariaren ataria

ESKOLAZ        KANPOKO         EKINTZAK       

Irudia

 

Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak adin tarte guztietara zuzendutako udako aisialdi eskaintza prestatu du.

Izen ematea zabalik dugu dagoeneko:

IZENA EMAN


HAUR DANBORRADA MARTXAN

Laudioko gainerako ikastetxeekin batera 2026ko Haur Danborrada prestatzen hasi gara. Aurtengoan apirilaren 24an, ostirala, burutuko dugu. 

Ikasleen izen ematea zabalik dago dagoeneko, bai eta gurasoek berton parte hartzeko eta laguntzeko galdetegiak ere.

IRAKURRI HEMEN

Irudia

OROKORRA       


MARTXOAREN 17KO GREBARI OROKORRARI BURUZKO ARGIBIDEAK

Iragarri bezala, Laudio Ikastolako langileek bat egin dute “Gutxieneko soldata hemen erabaki” lemapean ELA, LAB, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek martxoaren 17rako zabaldu duten greba orokor deialdiarekin.

Hortaz, datorren asteartean, martxoaren 17an, Ikastolan ez da ohiko funtzionamendua egongo eta ezin izango dira bermatu zuen seme-alaben zaintza egin ahal izateko baldintzak.

Izan ere, gaur gaurkoz Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak ez du grebarako ezinbesteko zerbitzuak ezartzeko agindurik argitaratu. Hortaz, eta azken urteotako greba deialdietan xede horrekin argitaratutako aginduei erreparatuta, egun horretan ez da ezinbesteko zerbitzuak bermatzeko behar beste langilerik izango Ikastolan eta ondorioz egun horretan Ikastolara ikaslerik ez ekartzea gomendatzen dugu, eskola ordutegian zein eskolaz kanpoko ekintzetakoan ere.

Irudia

Irudia

ikaSahara: ekimenek ez dute etenik

HIJAS DEL SAHARA elkarte feministaren eskaerari helduz, Saharako emakumeen beharrak ardatz izango dituen laguntza bilketa berria abiatzera goaz Ikastolan. Maila bakoitzari laguntza eskaera ezberdina egokitu zaio.

Tartean ROAD TO BUCRAA ikasle taldeak ere  ekimen berriak iragarri ditu.

IRAKURRI HEMEN


Irudia

KORRIKARAKO KAMISETAK

Ikastolari berde kolorea egokitu zaio Korrika txikian. Bertora norberak nahi duen kamiseta eraman ahal izango du eta nahi dutenek Ikastolan propio prestatu dugun kamiseta erosteko aukera duzue. 

Eskaerak martxoaren 13ra arte egin ahal izango dira eta 26a baino lehen banatuko dira, Korrika txikian zein goizaldean Ikastolako kilometroan jantzi ditzagun.

ESKAERA EGIN         NEURRI ETA PREZIOAK

 

 

Irudia

Irudia

KORRIKAKO LEKUKOA IKASTOLAKO KILOMETROAN ERAMAN NAHI?

Ohi bezala, Korrikako lekukoa Ikastolaren izenean eramateko zozketa burutuko dugu bertoratzen animatzen diren familia guztien artean. Hitzordua martxoaren 27ko ordu txikitan izango da! 03:20an; 2.388 kilometroa egokitu zaio Ikastolari, Zumalakarregin, Institutu parean hartuko dugu lekukoa. 

Zozketarako izen ematea martxoaren 24an itxiko dugu.

IZENA EMAN


KORRIKA HASIERARA JOATEKO TXANGOA

Laudio Ikastolak martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko den 24. Korrikaren hasierara joateko autobusa antolatuko du. 

09:30ean Laudiotik abiatu eta 22:30ean bertora bueltan egoteko txangoa izango da. Txartelak idazkaritzan izango ditugu salgai martxoaren 13ra arte.

IRAKURRI HEMEN

Irudia

Irudia

MENUEN PRESTAKUNTZARI BURUZKO ARGIBIDEAK

Irudia

Ikastolako menuaren prestakuntzan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola jantokietarako ezarritako araudia jarraitzen dugu, Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategiari erantzunez eta  Osasunaren Munduko Erakundeak abian jarritako NAOS estrategia ere kontutan hartuta.

Irizpide hauek guztiek, egunerokoan zerbitzatzen dugun bazkarian aldaketak ekarri dituzte, apurka apurka ohitura osasungarri berriak sortzeko asmoarekin.

1. PLATERAK: Astean behin edo bitan, lekaleak zerbitzatzen dira eta beste behin edo bitan barazkiak. Barazkien kasuan %45a sasoikoa da eta hilean bitan jatorri  ekologikokoak eskaintzen ditugu. Arroza eta pastaren kasuan, bakoitza gehienez astean behin eskaintzen dugu eta hilean bitan integralak dira.

2. PLATERAK: Arraina gehienez astean hirutan eskaintzen da, aste berberean zuria eta urdina tartekatuta. Arrautzak astean behin edo bitan eskaintzen dira eta landare proteina gutxienez astean behin eskaintzen da. Okela, gehienez astean bitan eskaintzen da. LAGUNGARRI ETA GUARNIZIOAK: Entsalada astean hiru-lau aldiz eskaintzen da eta bestelako guarnizioak (patatak, barazkiak...) astean behin edo bitan.

POSTREAK: Fruta astean lautan eskaintzen da eta gehienez asten behin, esnekiak. 

BESTE IRIZPIDE BATZUK: Janari prozesatuak gehienez hilabetean behin eskaintzen dira eta frijitutakoak, gehienez astean behin.Azukredun elikagaiak murrizteko irizpidea ere badago.

FAMILIEN INKESTA

Aste honetan jantokia darabilten familiek zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko inkesta bat jasoko dute Alexia bidez; martxoaren 18ra bitartean betetzeko epea izango du.

 


MARTXOAK 8 IRUDIETAN

Urtero bezala, etapa guztietan Martxoaren 8ko aldarrikapenei tartea eskaini diegu Ikastolan.

IRUDIAK IKUSI

Irudia

Irudia

Eskertu nahi dugu ikastolan ospatutako Aratuste egunean haurrei argazkirik eta bideorik ez egiteko jarraibidea errespetatu izana. Zuen jarrerak sentiberatasuna eta errespetua erakusten ditu, eta uste dugu hori balioan jarri behar dela.
Haurrak babestea guztion ardura da, eta zuen konpromisoari esker bide horretan aurrera egiten jarraitzen dugu. Horregatik, eta neurri hau indartu eta haientzat eredua izateko helburuarekin, ihauterietan jarritako kartelak berriro ikastolatik eskegita aurkituko dituzue, inork argazkirik edo bideorik atera ez dezan gogorarazteko.
Mila esker!


 

 

LAUDIO TXIKI                                           

ESFINTERREN KONTROLARI BURUZKO INFORMAZIO BILERA

Behin ikasturtea aurrera doala,  esfinterren kontrolari buruzko informazio bilera burutuko dugu Laudio Txikin 2 urteko familientzat. Hitzordua martxoaren 24an, asteartea, izango da 17:00etan 2 urteko erdigunean. Argibiderik behar izanez gero, tutoreei galdetu lasai.

KORRIKA TXIKIRAKO FUNTZIONAMENDUA

Martxoaren 26an Laudioko Korrika Txikia ospatuko da arratsalde partean.  Eskola ordutegi barruko ekintza izango da eta gainerako etapatako ikasleak lasterketara joango dira irakasleek lagunduta. Laudio Txikiko ikasleen kasuan berriz, ez dugu zuzenean parte hartuko, baina familiei bertoratzeko aukera eskainiko diegu. 

2 URTE: Parte hartu nahi duten familiek haurrak 14:30ean jasotzeko aukera izango dute, eta ikaslearekin batera Korrika Txikian parte  hartu ahal izango dute. Horretarako tutoreei lehenago abisua eman beharko diete. Arratsalde horretan Laudio Txiki ohiko ordutegian zabalik izango da behar dutenentzat.

0-1 URTE: Eguneko ordutegia antolatu eta haurrekin ikusle moduan bertaratzeko gonbidapena luzatzen diegu.

 

HAUR HEZKUNTZA                        

3 URTEKOEN TXANGOA URDUÑARA

Datorren astelenean, martxoak 16, 3 urteko ikasleak Urduñara joango dira. 

ARGIBIDEAK HEMEN

LEHEN HEZKUNTZA                     

 

LH2KOAK OROZKON

LH2ko ikasleak Orozkon egon dira Iza okindegia eta Museo Etnografikoa ezagutzen.

IKUSI HEMEN  

Irudia

LH5KOEK IKASLEEN TOPAKETAN PARTE HARTUKO DUTE AMURRION

Datorren ostegunean, martxoaren 12an, Amurriora joango gara, Araba Euskaraz dela eta aurten Aresketa Ikastolak antolatuko duen Arabako Ikastolen topaketan parte hartzeko. 

ARGIBIDEAK HEMEN

DBH                                                                          

 

BATXILERGOA                                       

Irudia

BATXILERGOKO ATE IREKIAK ETA MATRIKULA

Astelehenean, hilak 16, 2026/27 ikasturterako Batxilergoko matrikula zabalduko da. Egun horretan, ate irekiak izango ditugu Ikastolan 17:00etan.

ARGIBIDEAK HEMEN

LH5 Amurriora txangoa.pdf
3 URTE Urduñara.pdf

Azken zirkularrak

Udaleku itxiak, irekiak eta ibiltariak. Lan eskaintza.
Apirilaren 24an haur danborrada egongo da.
Martxoak 8: Anonimak ikuskizuna; Josune Gortazarren agurra/ Korrika txikirako kamiseta eskaintza / Korrika hasierarako autobusa / Familiak eleaniztasunean / Lan deialdiak / ikaSahara bilketen emaitzak / Batxilergorako…