Skip to main content

ikaSahara: ekimenek ez dute etenik

Irudia
EMAKUMEA ETA JAIMA
BILKETA BERRIA MARTXAN

Sahararen aldeko elkartasunak mugarik ez duela erakutsi zuen Ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen duten kideek elkartasun karabanarako bilketan. Oraingoan, ekimenek etenik ez dutela erakusteko erronka aurkeztu nahi dizuegu.

Ikastolak, bidaia kooperatiboa egiten duen guztietan, harreman berriak egin, behar berriak identifikatu... eta elkartasunean sakontzeko aukera baliatzen du.

Oraingoan, saharar emakumeen errealitatea ezagutu eta euren eskaerei erantzuteko HIJAS DEL SAHARA saharar elkarte feministarekin harremanetan jarri gara. Beraien bitartez, errefuxiatuen kanpamenduetan emakumeek duten rola edo papera ezagutzeaz gain, emakumeek dituzten beharrak asetzeko ahalegina egingo dugu.

Horretarako, aurrekoetan bezala, erronka potoloa aurkezten dizuegu: betaurreko moreak jantzi eta "BETE DEZAGUN FURGONETA - ikasle 1 produktu 1"

 

LAUDIO TXIKI ETA HAUR HEZKUNTZA

Toallitak

 

LEHEN HEZKUNTZA 1.MAILA ETA 2. MAILA

Paperezko mukizapiak eta komuneko papera

 

LEHEN HEZKUNTZA 3.MAILA ETA 4 MAILA

Hortz eskubilak eta hortzetarako pasta

 

LEHEN HEZKUNTZA 5.MAILA ETA 6. MAILA

Desodorantea eta krema hidratatzailea

 

DBH

Konpresak

 

BATXILERGOA

Gela, xanpua eta gel intimoa.

 

Martxoaren 10etik 25era bitartean egingo da bilketa hau.

 

ROAD TO BUCRAA

Abenduan bidaia kooperatiboa aurreikusita duen taldeak elkartasun bingoa berreskuratu du eta ostegunero, 10:45-11:15 bitartean, idazkaritza aurrean €1en truke egingo dute.

Honetaz gain, elkartasun zinema ere bueltan dakarte eta laster honen berri izango dugu.

Animatu!

 

Azken albisteak

Izen ematea martxoaren 4ra egongo da zabalik laudioikastola.eus/lan-poltsa atalean
Gure Ikastolak, beste behin, elkartasunak mugarik ez duela erakutsi du.
43 urte ondoren erretiroa hartzeko eguna heldu zaio Laudio Ikastolan irakasle eta kide izan dugun Josune Gortazar Campori.
Laudioko ikasleen konpromisoa Palestinarekin.