OROKORRA
OTSAILAREN 26AN ERRIGORA EKIMENAREN UDABERRIKO KANPAINA ABIATUKO DA
Laudio Ikastolan Errigora ekimenarekin bat egin dugu bere sorreratik. Ekimen honen bidez, Nafarroko hegoaldeko landa eremuko ekoizleek eta bertoko euskalgintzak Euskal Herri osora hedatzen den auzolanaren bultzada jasotzen dute, hurbileko ekoizpenaren sustapena, elikadura burujabetza eta euskara eta kultura ardatz bilakatuta.
Otsailaren 26tik martxoaren 18ra egindako eskaerak Ikastolan jaso ahal izango dira maiatza erdialdean.
GEHIAGO IRAKURRI ESKUORRIA IRAKURRI
KORRIKA HASIERARA JOATEKO TXANGOA
Laudio Ikastolak martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko den 24. Korrikaren hasierara joateko autobusa antolatuko du.
09:30ean Laudiotik abiatu eta 22:30ean bertora bueltan egoteko txangoa izango da. Txartelak idazkaritzan izango ditugu salgai martxoaren 13ra arte.
FAMILIAK ELEANIZTASUNEAN TREBATZEKO SAIOAK
Familiei Laudio Ikastolan bertan HIZPRO dinamikan ari diren irakasleekin elkarlanean aritzeko proposamena egiten diegu, hizkuntzen erabileran euskararen aldeko eragile bilakatu daitezen; hau da, Laudio Ikastolako familiak euskararekiko jarrera pro-aktiborako trebatu eta ahalduntzeko dinamika sor dezagun.
MARTXOAREN 2AN TANTA BANATZEN HASIKO GARA
Araba Euskaraz, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Ibilaldia eta Kilometroak jaien ekimenez Ikastolen Elkarteak sortutako TANTA berriro dago martxan. Zozketa ekainaren 19an burutuko da aurten eta Laudio Ikastolan familia bakoitzari egokitu zaizkion TANTA boleto bien banaketa martxoaren 2an abiatuko dugu; kobraketa berriz, martxoa erdialdera burutuko da.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak martxoko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN

GURASOEN TXOKOA PROGRAMAK BERE SAIO KOPURUA HANDITU DU
Laudio Udalak urtarrilan martxan jarritako gurasoen txokoa programak 3 saio gehigarri izango ditu. Hurrengo hitzorduak otsailaren 25ean, martxoaren 4 eta 25ean, apirilaren 15 eta 29an eta maiatzaren 6 eta 27 izango dira, Kultura Etxean, 17:30ean.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
UDABERRILEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Martxoaren 30etik apirilaren 1era, LH6tik DBH4 bitarteko ikasleentzako Udaberrilekua burutuko dugu Gorbeian.
Izen ematea otsailaren 27ra arte izango dugu zabalik.
EGURALDIA LAGUN, ESKI ASTEBURU BIKAINA IZAN DUTE DBHko HAINBAT IKASLEK
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DATORREN ASTEAN DANBORRADA PRESTATZEN HASIKO GARA LEHEN HEZKUNTZAN
Aurki Lehen Hezkuntzako ikasleak danborrada lantzen hasiko dira gelatan. Horretarako datorren astean entseguetan jarduteko danborra, edo danbor moduan erabiltzeko etxean prestatuko kutxa, ekarri beharko dute Ikastolara.
LH 3 ETA 4KO IKASLEAK NEKAZARIAK ESKOLAN TAILERREAN ARITU DIRA
LH5EKOEK URKIOLAKO PARKE NATURALA BISITATU DUTE
DBH
DBH2KO IKASLEEK UNRWA-REN AITORTZA JASO DUTE PALESTINAREN ALDE EGINDAKO LANAGATIK
BATXILERGOA