GORBEIAN EGONALDIA LH6tik DBH4ra bitarteko IKASLEENTZAT
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak aisialdi eskaintza prestatu du udaberriko oporretako astegunetarako, martxoaren 30etik apirilaren 1era.
Gorbeia parke naturaleko txoko ezin ederrago batean, Arrabako aterpean, hiru eguneko egonaldia eskaintzen dugu Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.
IZEN EMATEA
Izen ematea otsailaren 27ra arte burutu ahal izango da ondorengo formularioan:
Ekintza burutzeko gutxienez 12 partaide batu beharko dira eta gehienez 23ko taldea osatuko da. Kuotaren zenbatekoa partaide kopuruaren arabera ezarriko da: 15 partaidera arte batuz gero 248 euro eta 16 baino gehiago izanez gero, 218 euro. Kasu bietan kuota ordainketa bakarrean edo bitan banatuta ordaindu ahal izango da.
Kuotak barne dauka egonaldiko ostatua eta mantenua pentsio osoan (lehen eguneko bazkaria salbu) Gorbeiako aterpetxean, asegurua, programatutako jarduerak eta hauek burutzeko materiala baita ekipaiaren garraioa ere.
Kuotaren kobraketa egiteko bi modu daude:
1) Dena (248€ edo 218€) martxoko erreziboan.
2) Erdia (124€ edo 109€) martxoko erreziboan eta beste erdia apirileko erreziboan.
BAJA IRIZPIDEAK
Martxoaren 2a (hau barne) baino lehen jakinarazitako bajei ez zaie kobratuko.
Martxoaren 3tik (hau barne) aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:
-%90a ez da kobratuko (hau da, %10a kobratuko da) ondorengo kasuetan, beti ere, agiri baten bidez frogatuta:
A) gaixotasun edo istripua, medikuaren froga-agiria behar da.
B) Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria, beti ere justifikatuta badago.
-Baja aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a kobratuko da.
INFORMAZIO-BILERA
Martxoaren 11n ekintzan izena eman duten familiekin informazio bilera burutuko dugu 17:00etan Ikastolako Areto Nagusian.
EGONALDIRAKO PROGRAMA PROPOSAMENA
Gorbeiako parke naturala ezagutzeko aukera paregabea, mendiko teknikak era atseginean lantzeko, gure ondare naturalean errespetuz jarduteko, aisialdi osasungarri eta aktiboa sustatzeko, lagun artean eskaraz bizitzeko...
Martxoak 30, astelehena
10:00etan Urigoitin edo Altxagortan. Txangoa, ibilbidea taldearen arabera. bokata etxetik ekarri behar dute
16:00/16:30 Aterpera heldu. Ekipaia jaso, geletara igo,..
17:00/18:00 Askaria
18:00/20:00 hitzaldia eta Arraban jardueraren bat edo denbora librea,, taldearen arabera
20:00/21:00 Afaria
21:00/23:00 eguraldiaren arabera gaueko jarduera
Martxoak 31, asteartea
08:30/09:00 Gosaria
09:00/17:00 Egun osoko jarduera, taldearen arabera. Bidean piknika
17:00/18:00 Askaria
18:00/20:00 Denbora librea, dutxa, edo Arraban jarduera bat, koba txikia bisitatu, orientazioa,.. Taldearen arabera
20:00/21:00 Afaria
21:00/23:00 taldea eta eguraldiaren arabera gaueko jarduera, Arraban bertan
Apirilak 1, asteazkena
08:30/09:00 Gosaria
09:00/13:00 Gorbeiako tontorra Arranbaltzatik edo beste egun erdiko jarduera.
13:00/15:00 Bazkaria aterpean, ekipaia jaso, denbora librea.
15:00/16:00 Aterpetik Pagomakurrera
16:00 bukaera Pagomakurren
*Ez da lo zakurik eraman behar