Skip to main content

Norberaren ahalegina, guztion lorpena.

Irudia
DBH2 UNRWA

Laudio Ikastolako DBHko 2. mailako ikasleek eskerrak eman nahi dizkizuegu bidelagun izan zareten guztioi. Azken hilabeteotan ilusioz eta lan handiz burutu ditugun ekintzek —saskiaren zozketa, bingoa, bigarren eskuko azoka eta txapen salmenta, besteak beste— erantzun bikaina jaso dute gure ikastolan zein herrian.

Ezin pozago gaude emaitzarekin: 1937 euro bildu ditugu guztira!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez:

● Ikastolako komunitateari: familia, irakasle eta langileei, gure proiektuan sinesteagatik eta parte hartzeagatik.
● Laudioko herritarrei: zuen elkartasuna eta eskuzabaltasuna ezinbestekoak izan direlako helburu hau lortzeko.

Bildutako kopuru osoa UNRWA elkarteari emango zaio, Palestinako errefuxiatuei laguntzeko. Gainera, proiektu honen alderdirik garrantzitsuena prozesua bera izaten ari da: ikasleak, gu geu izango gara, hango egoera aztertu ondoren, diru hori zein premia zehatzetara bideratuko den erabakiko dugunak (elikadura, osasuna, hezkuntza...).

Eskerrik asko, Laudio, elkartasun hitzordura ez huts egiteagatik!

Zorionak, DBH 2. mailako talde osoari! Erakutsi duzuen borondate ona, antolatzeko gaitasuna eta auzolanean aritzeko gogoa eredugarriak izan dira. Zuen lanak erakusten du gazteok mundua aldatzeko konpromisoa duzuela.

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.