Skip to main content

2025/26 15 Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren aldeko garagardo saskien salmenta

Irudia
kaskarotenea garagardo saskiak

Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak Euskal Herriko 12 garagardo ekoizleren produktuekin osatutako saskiak jarri ditu salmentan ikastolaren finantzazioa osagarritzeko.

6 eta 16 garagardo botilez osatutako saskiak eskaintzen dituzte 20 eta 35€ko salneurrian hurrenez hurren.

Aurtengo eskaintza osatu duten garagardogileak ondorengoak dira: AKERBETZ British golden ale (Azkaine), BBB Lager (Irun), BOB'S BEER (Hazparne), BGA Lager (Mungia), BREW&ROLL Belgian dark (Iruñea), LA SUPERBE (Miarritze), LAUGAR Brown ale (Gordexola), BASABE Zuria (Lazkao), MALA GISONA Pale ale (Donostia), MORLACO Indian pale ale (Mutilba Beiti), NAPARBIER Indaian pale ale (Noain) eta XORTA Blend ale (Burgi).

Laudio Ikastolan eskaerak egiteko aukera eskainiko dugu abenduaren 8ra arte ondorengo formularioaren bidez. Ordainketa abenduko erreziboan txertatuko da, banaketa data berriz, aurrerago iragarriko da.

ESKAERA EGIN

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…
Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…