Skip to main content

2025/26 12 Iparraldeko Ikastolen aldeko saski salmenta

Irudia
Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

ZUBEROAKO IKASTOLEN ALDEKO PRODUKTU SALMENTA

BERTOKO PRODUKTUEZ OSATUTAKO OTARREAK ZUBEROAKO IKASTOLAK LAGUNTZEKO

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekin, eta Eperra Pettarrean 73 haurrekilan) tokiko produktuekin osaturiko saskiak salgai jartzen dituzte gabonetarako.

Balorazioa egiteko unean, pozik agertzen dira, eta aurten, aldaketarik ez, eta hiru saski berdinekin jarraitzea erabaki dute.
 

Pettarra 52€: Ahate gibela, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx artisanalak eta pasta (fusilli)
Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pasta (fusilli).
Basabürüa 70€: Ekoizpen biologikoko ardi gazta, lukainka idorra, pasta (fusilli), eztia, sagar zukua, patea, eta piper eztia ozpinan.

Irudia


Ekimenaren helburuak:

– Zuberoako Ikastolak laguntzea

– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

 

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzen dute. “Euskara susta dezagun Xiberoko Ikastolak lagunduz!”

Laudio Ikastola kanpainako banaketa puntua izango da. Hau da, erosketak on-line bideratuko ahal izango duzu  azaroaren 24ra arte ikaskoli.eus web gunean eta ondoren Ikastolan bertan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera.

 

Azken zirkularrak

ENTSEGU OROKORRAOstegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan
Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.
Danborrada / Korrika / Familiak eleaniztasunean / Agenda 2030 / Laudio Txikikoen txangoa / LH4: Aizpea Goenagarekin solasaldia / DBHko Hedatze saioak / DBH3ko gurasoen bilera