
OROKORRA

PIRATEN EGUNA
Larunbatean, maiatzaren 17an, Ikastolako monitoretza taldeko hezitzaileek, Kokorikorekin batera "Piraten eguna" antolatu dute.
2013tik 2022ra jaiotakoek Faktoria abordatzeko aukera dute, prest?
ZERBITZU OSAGARRIA
Pasa den ikasturteko ekainean eta ikasturte honetako irailean eskaini bezala, ekainean ere, goizeko jardunean (ekainaren 2tik 20ra) gaudela, arratsaldeko zerbitzu osagarria eskainiko da HH3tik LH6ra.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.


NAIZEN
Naizenek, adingabe transexualen familien elkarteak, Nazioarteko I.Biltzarra antolatu du maiatzaren 5ean eta 6an, Bilbon. Bertan Ikastolako irakasle eta orientazio zein hezkidetza taldeko kide batzuk egon dira.
EUSKARALDIA
Tik tak tik tak... Euskaraldia bertan da! Aurreko astekarian eskualdeko eguneko egitaraua helarazi genizuen, gaurkoan Laudion antolatu diren ekintzen berri eman nahi dizuegu.
Belarriprest, ahobizi.... prest?


ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
Bazenekien...
...semeari edo alabari mugikor bat ematen diozunean, nekez egiten dela atzera?
...zure seme-alabari 14 urte bete aurretik mugikor bat ematen badiozu eta sare sozialak erabiltzen baditu, legea urratzen ari zarela?
...pertsona batek jazarpena jasaten badu Interneten, jazarpena 24/7 jazartzen zaiola eta askoz zailagoa dela detektatzea?
...zure seme-alabak zaintzeko beste modu bat dela mugikorraren entrega atzeratzeko familien arteko akordioa?
...familien arteko akordioa erantzun duten familien artean %95 kompromisoa hartzen dute smartphonik ez emateko seme-alabei 2025-2026 ikasturtean?
BARNE BEKAK
2024/25 ikasturterako Ikastolako barne beka programarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu dugu maiatzaren 26ra arte.


IKASTOLAKO JAIA
Maiatzaren 24ko egitaraua prest dugu. Ez galdu Ikastolako komunitatearekin elkartzeko aukera!
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki:
*Egun bereziak: azken hiruhileko honetan dauden egun bereziak antolatu ahal izateko, egun horietan nortzuk etorriko diren jakin beharko genuke. Hori dela-eta, ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu:
*Hemendik aurrera umeek ikastolan uzteko txanoa edo bisera beharko dute. Gogoratu izena jarri behar duzuela. Eguraldi eguzkitsua iragarrita balego, etxetik eguzki krema emanda ekartzea eskatzen dizuegu.
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 2., 4. eta 6.maila: datozen egunotan ziklo amaierako bilerak egingo dira. Denak arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango dira.
LH2: maiatzak 28
LH4: maiatzak 27
LH6: maiatzak 22
DBH
BATXILERGOA