Skip to main content

Haur eta gazte transexualitatea

Irudia
NAIZEN

ULERTU, LAGUNDU AHAL IZATEKO

Naizenek, adingabe transexualen familien elkarteak, Nazioarteko I.Biltzarra antolatu du maiatzaren 5ean eta 6an, Bilbon. Bertan Ikastolako irakasle eta orientazio zein hezkidetza taldeko kide batzuk egon dira.

KONGRESUA

Haur eta gazte transexualitatearen inguruko gizarte-polemika gero eta handiagoa da, eta horrek eztabaida eta hausnarketa bateraturako espazioak eskatzen ditu, hainbat ikuspegitatik (soziologikoa, psikologikoa, sexologikoa, psikiatrikoa, hezkuntzazkoa, endokrinologikoa, etab); halaber, truke eta elkarrizketa handiagoa eskatzen du ezagutza akademikoaren, profesionalaren eta esperientziatik datorren ezagutzaren artean, helburu komun batez, alegia, haur eta gazte horien prozesu biografikoetan sortzen diren beharrei arreta ematea eta pertsona horien ondoan egotea. Beharrezkoa da errealitate horien ulermenean aurrera egitea ahalbidetzen digun diziplinarteko elkarrizketa bat sortzea, egon daitezkeen desadostasun teoriko eta epistemologikoen gainetik, edo agian, hobeto esanda, begirada eta ikuspegi desberdinen aberastasunari esker.

Helburu xume horrek bultzatuta, hau da, haur eta gazte transexualitatearen errealitatea ulertzea, ahalik eta akonpainamendurik onena eskaintzeko xedez, aurkeztu dute biltzar hau: haur eta gazte transexualitateari buruzko Naizen Nazioarteko I. Biltzarra. Bertan, hainbat alorretako ordezkariak bildu dira: ikerketa, hezkuntza, gizarte hezkuntza eta gizarte lana, sexologia, psikologia, psikiatria, endokrinologia, soziologia, administraritza, etab., aktibistak, trans pertsonak, senideak eta haur eta gazte transexualen egoeragatik interesatuta eta haiekin konprometituta dauden pertsonak.

Biltzarreko mahai eta hitzaldiek garrantzi handiko gaiak jorratu dituzte, hala nola ikerketaren gaurko egoera: aztergai egon da zer har daitekeen ebidentziatzat eta zer ebidentzia ditugun gaur egun haur eta gazte transexualei buruz; halaber, beste gai hauek ere jorratu dira: begirada eta ikuspegi teorikoetan aniztasuna, osasun-zerbitzuetatik eta eskola-eremutik eskaintzen den akonpainamendua, trantsituetan geratzen diren noranzko-aldaketak, eta errealitate ez-bitarrak. Orobat, aukera egon da trans bizipenak ezagutzeko eta baita familien elkarteen ahotsa entzuteko ere.

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.