Skip to main content

2024/25 03 Zerbitzu asistentziala

2024/07/11
Irudia
goiztiarra

3 urtetik aurrerako ikasleen eskola ordutegia osatzeko zerbitzua

 

2024/2025 ikasturtean zerbitzu asistentziala erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:

 

FUNTZIONAMENDUA

ZERBITZU GOIZTIARRA

Zerbitzu goiztiarrak hala behar duten familiei 3 urtetik aurrerako ikasleen ordutegia luzatzeko aukera eskaintzen die.
    
ORDUTEGIA
07:30etik 09:00etara

ERABILPEN MALGUA

Zerbitzuaren erabilpena malgua da ordutegietan eta erabilpen egunetan:

• Sarrera ordua familien beharretara egokitu daiteke, beti ere aldez aurretik hezitzaileekin hitzartuz gero.

• Erabilpen jarraia egingo duten familiek izango dute lehentasuna.

• Zerbitzua egun solteetan erabiltzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Ikastolako idazkaritzan, gehienez aurreko lan eguneko 15:00ak baino lehen 94 672 67 37 telefonoan edo laudio@ikastola.eus posta elektronikoaren bidez.

KOKAPENA

Haur Hezkuntzarako zerbitzua etapako eraikinean kokatuko da eta Lehen Hezkuntzakoa Ikastolako txokoan, Juan Mariren etxean.

TOKI KOPURU MUGATUA

Zerbitzuak toki kopuru mugatua izango du. Ezarritako ikasle kopurua gaindituz gero, zerbitzua erabiltzeko izena eman duten familien arteko zozketa bidez esleituko dira tokiak.

KUOTA

Ordainketa hilabetero bideratzen da Ikastolako erreziboan. 10 egunera arteko erabilpena 6€/eguna ordaintzen da, hortik aurrera 65€/hilabetea.

Zerbitzuaren finantzazioak gutxieneko erabiltzaile kopurua eskatuko du. Hori dela eta  kuotaren zenbatekoa zerbitzua martxan jartzean aztertuko da eta hiruhilabete amaieratan, abenduan eta martxoan, ekonomikoki bideragarria den edo kuotaren zenbatekoa berkalkulatu behar den baloratuko da.

 

ZERBITZU OSAGARRIA

Zerbitzu osagarriak hala behar duten familiei 3 urtetik aurrerako ikasleen ordutegia luzatzeko aukera eskaintzen die, ikasleak goizeko jardunean dauden garaian.


    
EGUTEGIA
2024ko irailaren 9tik 20ra eta 2025eko ekainaren 2tik 20ra. (orain iraileko zerbitzurako izen-ematea kudeatu beharko da. Ekainekoa aurrerago bideratuko da)

ORDUTEGIA
14:45etik 16:30ak arte beranduenez.

ORDUTEGI MALGUA

Irteera ordua familien beharretara egokitu daiteke, beti ere aldez aurretik hezitzaileekin hitzartuz gero.

KOKAPENA

Zehazteke.

TOKI KOPURU MUGATUA

Zerbitzuak toki kopuru mugatua izango du. Ezarritako ikasle kopurua gaindituz gero, zerbitzua erabiltzeko izena eman duten familien arteko zozketa bidez esleituko dira tokiak.

KUOTA

Ordainketa irailean eta ekainean, Ikastolako erreziboan bideratuko da. 65€/hilabetea.

 

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12