Skip to main content

2024/25 35 Barne bekak

Irudia
bekak

BARNE BEKAK

2024/25 ikasturterako Ikastolako barne beka programarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu dugu maiatzaren 26ra arte. Zailtasun ekonomikoen ondorioz hileroko ordainagiriak ezin ordaindurik dabiltzan familientzako barne laguntza programa da eta Ikastolako maila guztietara zuzendua dago.

ELKARTASUN SISTEMA

Izan ere, programa honen bitartez, eta bazkide guztien ekarpenekin, kuota ezin ordaindurik aurkitzen diren familiekin elkartasun sistema bat osatu nahi da. Hortaz, banatzen den hornidura hau bazkide guztien ekarpenekin osatuko da eta eskaerak erantzukizunez bideratzea eskatzen zaie bazkide guztiei.

Laguntza hauetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako bekaduna izatea eta beraiek jantoki zerbitzurako ezarrita duten errentaren langaren barruan sartzea. Laguntzen gehienezko zenbatekoa, aurrekontuak ahalbidetuz gero, Jaurlaritzak emandako beka eta Ikastolako kuotaren zenbatekoaren arteko diferentziaren %50ekoa da.

Egoerak hala eskatuz gero, eskaera kopuru handia bilduz gero adibidez, baremazio zehatzagoa bideratzeko aukerak aztertuko dira.

Bat-batean sortutako aparteko egoeren ondorioz egindako eskaerak aztertzeko ahalegina ere egingo da. Kasu hauetan ahalik eta argibide gehien eranstea gomendatzen da errenta maila egiaztatzeko zein bestelako egoerak aztertzeko.

BEKA ESKATU

Azken zirkularrak

Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…
Euskaltzaleon martxarako autobusak / Ikastolako jaia / Mundu bateko laburmetraiaren aurkezpena / Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia / Jantokiko menua / Jantokiko ekaineko egunen antolaketa / Araba Euskarazerako laguntzaileak…
Palestinarekin elkartasuna / Ikastolako jaia / Ohiko Batzar Orokorra / Maiatzaren 21eko lanuztea / 2026-27rako eskola egutegia / Barne bekak / Ekaineko arratsaldetarako zerbitzu osagarria / Jantokiko postrerako fruta…
Ikastolako jaia / 2026-27rako eskola egutegia / Barne beka deialdia / Jardun jarraiko egunetarako zerbitzu osagarria eta Jantokiaren antolaketa / Tanta banaketa / EKE batzordearen eraberritzea / AEKren mintzodromoa /…