
OROKORRA

IKASTOLAKO ARROPA ESKAINTZA
Ikastolak kamiseta eta izerditako berriak atera ditu. Orain erosi eta Ikastolako jaian jantzi!
Eskatu maiatzaren 9a baino lehen!
IKASTOLAKO JAIA
Dakizuen moduan maiatzaren 24an Ikastolako jaia egingo dugu, eta honezkero baditugu zenbait kontu prest:
-BAZKARIRAKO TXARTELAK salgai (maiatzaren 15era arte)
-ZOZKETAKO BOLETOAK eskuragarri (maiatzaren 21era arte)
-TXANDETAN IZENA EMAN galdetegia (maiatzaren 15a baino lehen bete)


EKE: ERMUALDERA GOAZ?
Aurten ere, maiatzaren 26an Ermualdera joateko txangoa antolatu du EKE batzordeak. Eguraldiak laguntzen badu, gurekin etorri nahi?
EUSKARALDIA
Ikastolak ere bere hamaikakoa osatu du. Egunotan sare sozialetan ikusiko duzue. Heltzear da aurtengo Euskaraldia eta maiatzaren 18an, Urduñan, eskualdeko eguna antolatu da.
Animatzen?


ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
Zer dela eta produktu bat doainik kontsumitzen dugun bitartean, produktu horren jabeak munduko aberatsenetarikoak bilakatu dira?
Zeren truke jasotzen ditugu sare sozialeen zerbitzuak hauek debalde izanda?
Gu geu bilakatu gara produktua eta haien erabilpenaren truke, gure buruaren informazioa eskaintzen ari gara.
ARABA EUSKARAZ:
Arabako zortzi ikastolak bat eginda, Araba Euskarazen. Aurten, Bastida ikastola laguntzea dugu xede: bere proiektuari jarraipena emateko finantzazioa lortzea eta haren hezkuntza proiektua ezagutzera eman eta sendotzea.
Zure, gure ekarpena ezinbestekoa da.

EKE: UDABERRILEKUAK
Eguraldia lagun, 15 ikaslek Gorbeiako Parke Naturalean igaro dituzte oporretako 3 egun.
EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI TXANGOA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Hurrengo irteera maiatzaren 17an izango da. Horretan parte hartu nahi izanez gero, maiatzaren 13an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.

EKE: UDAKO ESKAINTZA
Laudio Ikastolako EKE batzordeak udarako ondorengo eskaintza prestatu du (izena eman maiatzaren 13a baino lehen);
- HH3-LH2: Udaleku irekiak Ikastolan
- LH3-DBH4: Udaleku itxiak Zuhatzan (BETETA)
- DBH3: Mendi egonaldia Goikoganeren Gorbeiako aterpetxean
- DBH4: Udaleku ibiltariak kostaldean
HOCKEY JAIA
Maiatzaren 16an, arratsaldeko 16:30ean hasita, hockeya ezagutzeko, hockeyaz gozatzeko aukera egongo da Bigarren Hezkuntzako kiroldegian. Herriko hockey elkartearekin elkarlanean hockey jaia antolatu dugu Ikastolan.
Lagunekin elkartu eta hurbildu!


TREBATU GURA(SO)
Hitzaldi zikloak aurrera darrai:
Maiatzak 15: AUTONOMIA VS GAINBABESA
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki, 2 urte: Jantokian geratzen direnei hortz eskubila ekartzea eskatu nahi diegu.
Bestalde, oporren aurretik egindako txangoaren argazkiak bidaliko zaizkizue.
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: jolas berritzaileen bidez pentsamendu konputazionala landu dute.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza: aurten ez da herri mailako haur danborradarik egin, baina Ikastolan egindakoa ikusi duzue?
-Lehen Hezkuntza, 2.maila: maiatzaren 19an Lurraskara joango dira, barnetegian. Hori dela-eta, jarraian dagoen informazioa irakurtzea eta galdetegia betetzea eskatu nahi dizuegu.
-Lehen Hezkuntza, 3.maila: oporren aurretik hizkuntza aniztasunean sakondu zuten Lingolang ekimenari esker.
-Lehen Hezkuntza, 4.maila: dramatizazioa landu dute eta oporren aurretik Txiukue antzerkia antzeztu zute. Ikusi nahi?
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila: apirileko azken egunetan Hondarribian egon ziren. Barnetegiko argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila: apirilaren 7tik 10era ikas-barnetegian egon ziren. Ikasbidaiko argazkiak web guneko multimedia atalean ikusgai daude.
BATXILERGOA
-Batxilergoa, 1.maila: kulturartekotasunaren alde argiak eta ilunak ikusteko aukera izan dute Adsis Elkartearen bidez izandako tailer bati esker.