Skip to main content

Kulturartekotasuna

Irudia
KULTURARTEKOTASUNA

KULTURARTEKOTASUNAREN ALDE BIAK

Oporrak hartu aurretik, Batxilergoko 1. mailako ikasleek, Kulturartekotasun tailer batean parte hartu zuten Adsis elkarteko Munia deitutako arduradunaren eskutik.

Tailer honetan dinamika ezberdinak egin zituzten eta bigarren egunean Ganbiako Tierno izeneko mutilaren bisita izan zuten.

 

Tierno Ganbiako gazte bat da, 2009an Gasteizera iritsi zena. Euskal Herrian amaitu zuen Atlantikoa pateran zeharkatu ondoren, bakarrik 16 urte zituela. Urtebete lehenago irten zen etxetik Europan ikasi nahi zuelako. Medikua izan nahi zuen, horixe zen bere ametsa. Tierno izan zen bere pateran biziraun zuen bat, eta bere sorterrira itzuli ez ziren bakanetakoa. Apirilaren 10ean, tailerraren bigarren egunean,  Afrika eta Kanariar Uharteen arteko bidaia bergogoratu zuen gurekin, eta bere testigantzarekin muturreko, baina benetako errealitate batera hurbildu gintuen.
Gaur egun, Tiernok berak sortutako elkartean lan egiten du, Ganbia-Euskadi, eta horen bitartez bere herriko komunitateen bizimodua hobetzeko ekintzak sustatzen ditu, hala nola, eskolen sorrera.

 

Sorterriak, jaiotze lekuak, sekulako eragina du norberarengan: baliabideetan, aukeretan, baloreetan... . Baina, ilusioz eta gogoz, aurrera egiteko indarra ateratzen da. 

Tierno, bizitza duinago baten esperoan, itsasoa zeharkatu duen beste horietako bat da. Zergatik? Zertarako? Zenbat oztopo? Zenbat aukera?

Lehen pertsonan entzun ahal izatea oso aberasgarria izan zen, beste errealitateetaz jabetzeko.

 

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.