
ARATUSTEAK
Ostiralean, otsailaren 28an, Ikastolako Aratuste jaia ospatuko dugu eta ikasleak kalejiran abiatuko dira Ikastolatik Aldai Plazaraino.
EGITARAUA
14:30 Mozorroen prestakuntza Haur eta Lehen Hezkuntzako gelatan; jolasak, musika, apainketa, mozorroa jantzi...
15:15 Lehen Hezkuntzako ikasleak Ikastolako sarreran elkartuko dira Bigarren Hezkuntzako taldearekin.
15:30 Haur Hezkuntzako taldearekin elkartuko dira.
15:45 Kalejira. Kontuan hartu ikasleak ikastolako hezitzaileekin doazela, hortaz, familiei mugak eta arauak errespetatzea eskatzen dizuegu.
jarr. Dantzaldia Aldai plazan.
16:30etik aurrera: (Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak 16:30ak arte tutoreekin egongo dira. Haur Hezkuntzakoak lehenago jaso nahi izanez gero, tutoreari jakinarazi.)
-Amaierako txokolate jana (bertan behera)
-Tailerrak batxilergoko 2.mailako monitoretzako ikasleen eskutik
-“Mirikirekin jolasean” emanaldia
17:30 Dantza plaza DBH3ko ikasleen eskutik.
Ekintzek iraun bitartean Sahararen aldeko txosna egongo da batxilergoko 1.mailako ikasleek antolatuta.
3-4-5 URTE
● Jantokiko ikasleek oinarrizko arropa jantzita ekarriko dute goizetik eta mozorroaren gainerako elementuak poltsa batean izenarekin.
● Jantokiko erabiltzaileek ez dute lokuluxkarako tartertik izango.
● Gogoan izan haurrek ostiral arratsaldez gelan utzitako arropak asteazkenera arte Ikastolan geratuko direla.
LAUDIO TXIKI
● Ikastolan eguerdi osoa emanda desfilean parte hartuko dutenek mozorroa poltsa batean ekarri beharko dute goizean.
● Kalejiran parte hartuko duten haurrak 15:15ean egon behar dira Ikastolan. Ordu horretan haur bakoitzeko heldu bat behintzat egon beharko da zain Laudio Txikiko atean haurrarekin batera kalejiran parte hartzeko.
● Gogoan izan haurrek ostiral arratsaldez gelan utzitako arropak asteazkenera arte Ikastolan geratuko direla.
LEHEN HEZKUNTZA
● Ostiralean ez ekarri motxilarik Ikastolara.
TRAFIKOA
● Ikasleak kalejiran ikusi eta guztiok lasai parte hartu ahal izateko, ostiralean ikastolara autorik ez ekartzea eskatzen dizuegu.
GARRAIOA
● Garraioa erabiliko duten ikasleek banatu zaien aparteko komunikazioa bete beharko dute.
EURIA EGINEZ GERO
15:30 Haur Hezkuntzako etapak bere jolastokian bertan egingo du kalejira, adinaka antolatuta:
15:50etik 16:00etara Laudio Txikitik animatzen diren familiak
16:10 3 urte
16:20 4 urte
16:30 5 urte
Familiak bere adinekoen kalejira ikusi, umea jaso eta jolastokitik aterako dira beste mailakoei tokia uzteko.
Behar duenak betiko orduan haurra jaso ahalko du, 16:30ean.
15:45 Lehen Hezkuntzako kalejira Bigarren Hezkuntzako kiroldegian. Familiak 16:00ak aldera sartu ahalko dira eta ikusteko toki bat prestatuko zaie.
Emanaldia, tailerrak eta txokolate jana LHko kiroldegian izango lirateke.