Skip to main content

Joseba Sarrionaindiaren bisita

Irudia
SARRI

PROIEKTUA BOROBILTZEKO, SARRIREN BISITA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek proiektu amaieran Joseba Sarrionaindiarekin solasaldia izan dute.

Joseba, idazlea da. Idazlea eta poeta, poesia idazmenetik banatu badaiteke. Gai askoren artean, erbestea izan da bere hitzen parte inportante bat, etxeaz beste bizi denaren istorioa, sentipenak. 

Munduari bira eman zion ontzia, bidaiaz ari da. Eta bidaiaren metafora izan da proiektuaren ardatza. Bidaia bat hasteak, batzutan, forma aldatzen digu. Nahiz eta sustraiak erroturik izan. Nahiz eta sorterria berdina izan. Batzuetan, bidaia baten ostean, ez gara izan ginenak. 

Bi orduz aritu dira idazle handi honekin solasean.

Plazerra, Joseba, mila esker!

Azken albisteak

Hautagaien curriculumak irailaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.