Skip to main content

"Har ezazu kontrola" programa

2025/02/19
Irudia
LH5

HAR EZAZU KONTROLA

Azken asteotan, Vital Fundazioak bideratuta, heziketa digitalean oinarritzen den tailerra burutu dute Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5.mailako ikasleek. Programa honek haur eta gazteak mundu digitala modu konsziente eta seguruan erabiltzea du helburu.  Arlo horretako adituek prestakuntza ematen dute sare sozialak eta online jokoak modu kontzienteagoan erabiltzeko, arriskuak eta prebentzio-jarraibideak ezagututa.

Saio hauetan online jolasetan aurkitu daitezkeen arrisku batzuk landu dituzte, baita jolasak modu seguru eta pribatu batean jolasteko irizpideak jaso ere. Lantzen diren gaien artean ezezagunak, noiz arte norbait den ezezaguna, pribatutasuna, zer den informazio pribatua, haurren aurka dauden iruzurrak, online kontuak nola babestu, jolasten ibiltzeko adinak, erabilera denbora eta mundu digitalean bizikidetza daude

Maila bakoitzean saioek gai berdinak lantzen dituzte:

-Lehen Hezkuntza, 3.maila:

Pantailen erabilera osasungarria: Aisialdiko erabilera, erabilera arriskutsua eta erabilera adiktiboa zer diren lantzen da. Pederasta hitza aipatu gabe, online munduan gerturapen desegokiak antzemateko eta blokeatzeko ariketa bat egin dute,bertan ere sekretuak eta eroskeria landuz. Azkenik, pantailak modu osasungarri batean erabiltzeko aholkuak jaso dituzte.


-Lehen Hezkuntza, 4.maila:

Stremer-a izateko erabiltzen diren argudioak landu dituzte, pribatutasunaren esanahia, jarraitzaileen eta lagunen arteko desberdinatsunak; bideojolasek gu diru gehiago gastatzeko eta denbora gehiago jolasten pasatzeko erabiltzen dituzten teknikak ikusi, pantailak modu osasungarri batean erabiltzeko aholkuak jaso...


-Lehen Hezkuntza, 5.maila:

Ordenagailu portatilak eta Chromebook-ak modu egoki batean nola erabili daitezkeen, internetek nola funtzionatzen duen, berta dauden arrisku batzuk, eta prebentzioa lantzeko irizpideak, pantailen erabilera osasungarria egiteko jarraibideak, smartphonea hain goiz erabiltzearen inguruko hausnarketa... landu dituzte.

Irudia
Irudia

Azken albisteak

2025-02-27
Porlanatik berdegunera, etengabeko hobekuntza.
2025-02-25
DBH2ko ikasleek proiektu amaieran Sarrirekin solasaldia izan dute.
2025-02-14
Euskaraldiko unitate didaktikoaren aurkezpena.
2025-02-12
HH 4 eta 5ekoak sormena lantzen.