OROKORRA
AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA
Ez dago ezer ospatzeko, oraindik asko dugu egiteko, norbanakotik kolektibora. Indarkeria matxistaren kontrako borroka eta konpromisoa ez da egun bateko kontua, egunero aldarrikatu beharrekoa da. Aipatzen ez dena ez baita existitzen.
Ikastolan indarkeria matxistaren kontra osatutako harresi morea ikusi nahi?
IKAZKINAREN JAIA eta OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA
Kriskitin Euskara Taldeak ekintza ezberdinen antolaketari ekin dio. Zertan ari diren ezagutu nahi? Kalejiran parte hartzeko prest? Ikazkinari emateko gutuna idatzita duzu?
GURASO ORDEZKARIEN BILERA
Datorren abenduaren 11n, asteazkena, maila bakoitzean izendatuta dauden Guraso ordezkariek ikasturte honetako lehen bilera egingo dute.
DATA. abenduak 11 / ORDUA: 18:00 / LEKUA: Areto Nagusia
TREBATU GURA(SO)
Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa abiatuko du. Guraso eskola honen bitartez gai ezberdinak jorratuko ditu ikasturtean zehar antolatutako hitzaldi ezberdinen bidez; euskara, mugak, mugimendu askea, etab.
Lehenego hitzaldia "EUSKARA, NOLA AKTIBATU ERABILERA?" izango da, Kike Amonarriz Gorriaren eskutik. Kike Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ohia da, baita sozioliguistikan aditua ere.
ARABA EUSKARAZ 2025
Abenduaren 24an Laudion egongo den baserritar azokan 2025eko Araba Euskarazeko materiala erosteko aukera egongo da. Horretaz gain, Ikastolako sarreran (idazkaritza aurrean) materiala ikusteko aukera dago, baita erosteko aukera ere.
EUSKARALDIA
Dagoeneko aurkeztu dute hurrengo Euskaraldia. Edizio berri hau maiatzaren 15etik 25era izango da. Enbaxadore izango den hamaikakoan laudioar bat dagoela ikusi duzue?
LAUDIO TXIKI
Gaur,abenduak 3, euskararen eguna ospatzen dugu. Badakizue nor den Argitxo? guretzat oso ezaguna da, baina
agian badago nor den ez dakienik. Argitxo euskararen iratxoa da eta ikastolatik ibiltzen da. Hemen daukazue Laudio Txikin asko abesten dugun Argitxoren kanta. Ikastolatik zuen etxeetara... Abestu, dantzatu eta euskaraz mintzatu!
HAUR HEZKUNTZA
*Euskararen eguna gaur da, baina Argitxo pasa den astean Ikastolara hurbildu zen. Ikusi nahi?
*Negulekuak (EKE): Neguko oporretan lau eguneko negulekuak eskainiko ditugu Laudio Ikastolan. Egunak: abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Aukeran abenduko bi egunak, urtarrileko bi egunak edo lau egunak. Ordutegia: 9:00 - 13:00. Izena emateko epea: abenduak 8.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza:

DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila:
*Ipuinak sortu eta antzeztu: sozio-linguistikako eremuan, Erdi Aroan kokatutako 12 ipuin labur sortu eta azaroaren 28an Faktorian antzeztu zituzten.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
*Asteburu pasa eskiatzen (EKE): Laudio Ikastolak Aretten asteburu osoko irteera antolatu du, DBH1etik gorakoentzat, Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldearekin elkarlanean. Eski asteburua urtarrilaren 25 eta 26rako programatu da. Izena emateko epea: abenduak 10.
BATXILERGOA
-Batxilergoa:

*Orientazio azoka: Gogoratu, abenduaren 11n, asteazkena, 15:30etik 18:00etara, Laudio Ikastolako Orientazio Akademiko eta Profesionalaren Azoka egingo dugu. Parte hartu nahi duten ikasle eta familiei honako formulario honen bidez izena emateko eskatzen dizuegu: