Skip to main content

2024/25 22 Ikazkina eta Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira

Irudia
KRISKITIN

IKAZKINAREN JAIA

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna helarazteko aukera egongo da Ikastolan.

Laudio Ikastolako Kriskitin euskara taldeak Olentzeroren laguntzaileari eskutitza emateko jaia antolatu du abenduaren 14an, larunbata.

Goiko eraikinean (edo eguraldi txarra egonez gero Haur Hezkuntzako jolastokian) elkartuko gara danok 11:00etan, familian eta jai giroan ikazkinarekin goiz pasa egiteko.

Umeek lasaitasunez ikazkinari kontuak esan eta eskutitzak irakurtzen dituzten bitartean txokolate beroa edateko, tailerrak egiteko... aukera izango dugu.

Bazatoz?

Ekintza hau aurrera eramateko Kriskitin taldeko kideek laguntza behar dute. Laguntzeko prest zaude? Horrela bada, erantzun ondorengo galdetegia:

 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari domingiren kalejiran parte hartuko duen Ikastolako taldea antolatzen hasi gara. Edonork parte hartu ahal izango du, ikasleek zein familiako beste edonork. Hori bai, parte hartzeko izena eman beharko da.

Haur Hezkuntzako ikasleek pertsona heldu batekin batera parte hartu beharko dute, gainerako ikasleak berriz, Lehen Hezkuntzatik aurrerakoak, bakarrik etor daitezke.

Izena emateko azken eguna abenduaren 10a izango da.

 

 

KRISEILUAK ETA SASKIAK

Kalejiran parte hartuko dugun guztiok kriseiluak (LH eta BHko ikasleek) eta saskiak (HHko ikasleek), otzarak, makilak edo bestelako apaingarriak (helduek) eramango ditugu kalejira girotzeko.

Norberak etxetik kriseilua zein saskia eraman dezake. Ikastolan bestela maileguan hartu ahal izango dira ikasleentzako kriseilu eta saskiak hurrengo egutegia baliatuta:

Abenduaren 16an, astelehena, 16:30etik 17:30era  Ikastolako txokoan (lehengo atezainaren etxean) jaso.

Urtarrilaren 13an, astelehena, 16:30etik 17:30era Ikastolako txokoan itzuli.

Azken zirkularrak

Irudia
Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…