Skip to main content

Euskara, nola aktibatu erabilera?

Irudia
KIKEREKIN HITZALDIA

TREBATU GURA(SO)

Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa abiatuko du. Guraso eskola honen bitartez gai ezberdinak jorratuko ditu ikasturtean zehar antolatutako hitzaldi ezberdinen bidez; euskara, mugak, mugimendu askea, etab.

Lehenego hitzaldia "EUSKARA, NOLA AKTIBATU ERABILERA?" izango da, Kike Amonarriz Gorriaren eskutik. Kike Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ohia da, baita sozioliguistikan aditua ere.

Hitzaldi honetan, haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikasketa-prozesu hori nola erraztu eta indartu genezakeen eta hizkuntzekin batera haurrek zer barneratzen duten azalduko da: kultur erreferentziak, hizkuntzak erabiltzeko arau sozialak, etab.

Haurren ikasketa-prozesua euskararen gaur egungo testuinguru soziolinguistikoan kokatuko da eta prozesu horretan parte hartzen duten eragileen funtzioak eta erantzukizunak aletuko dira.

Bestalde, haurra inguratzen duten pertsonen eta bereziki, gurasoen eta senideen garrantziaz hitz egingo da. Tipologia linguistiko desberdinetako familiek nola joka dezaketen argituko da, eta era bateko eta besteko familiek nola kudeatu dezaketen hizkuntzaren gaia etxe barruan nahiz etxetik kanpo.

Azkenik, euskara gehiago erabiltzeko, eta erdaraz egiteko ditugun ohiturak eta arau sozialak aldatzeko mekanismoak, estrategiak, tresnak eta pistak partekatuko dira entzuleekin, sor daitezkeen galderak erantzuteaz gain.

Abenduaren 19an, osteguna, 17:30ean Herriko Plazako aretoan.

Zaintza zerbitzua eskainiko da. Honetarako zein solasaldian parte hartzeko izena eman beharko da.

 

Azken albisteak

Laudio Ikastolak “Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, osteguna, 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan, Leyre Canoren eskutik.
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du. 
EITBk ekoitzitako aurtengo gabon kanta sortan, Janus Lesterrek abestutako “Lurra etxe” kantuaren hitzak sortu ditu Laudio Ikastolan Batxilergo irakasle ari den Nahikari Yubero Perezek.
Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako Aaiungo Bucraa herrian izan dira batxilergoko 2.mailako 19 ikasle.