Skip to main content

Astekaria 2026.11.17

Irudia
Astekaria azken alea
Irudia
OROKORRA goiburua
Irudia

Irudia

BIZImodu MOREa, HEZKIDETZA PRAKTIKOA LANTZEKO EKIMENA ABIATU DUGU

Laudio Udalaren dirulaguntza baliatuta, BIZI(modu) MORE(a) programa jarri dugu martxan Ikastolan urte amaierara arte. Egitarauak hainbat ekintza hezitzaile, parte hartzaile eta hezkidetzaile biltzen ditu. 

Ekimenak hezkuntza ez-formalean, gurasoen prestakuntzan eta parte hartzaileen ahalduntze prozesuetan eragin nahi du.

IRAKURRI HEMEN


Irudia

AZAROAREN 25EAN, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARATZETEKO NAZIOARTEKO EGUNEAN, ZATOZ MOREZ JANTZITA IKASTOLA!

Etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik Batxilergora, ekintza ezberdinak izango ditugu Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna gogoan izan dezagun.
 


Irudia

GELAKO LAGUNTZAILE TALDEETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK DUGU

Ikasturte hasierako guraso bileraratan iragarri bezala, ikasgela bakoitzeko familiei Ikastolak urtean zehar antolatuko dituen ekintzak burutzeko laguntzaile taldeak osatzea egokitu zaie. Horretarako, ikasgela bakoitzean lortu behar den guraso bolondres kopuruak ere zehaztu dira.

Ondorengo galdetegiaren bidez, zuen seme-alaba baten mailari dagokion ekintza baterako izena eman ahalko duzue  edota, beste ekintzaren batean izena eman nahi izanez gero, berton ere laguntzeko izena eman.

IZENA EMAN


 

Irudia

SEASKAKO EGUTEGIAK IDAZKARITZAN SALGAI

Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, 2027rako egutegia argitaratu berri dut. Aurtengoa Senpereko Zaldubi Ikastolako neska-mutilek eta Kattalin Elizalde kolegioko gazteek sortutako irudiekin atondu dute.
Ikastolako idazkaritzan salgai daukagu 4 eroko salneurrian.


Irudia
EKE goiburu luzea

Irudia
NEGULEKUAK 2627.jpg

2026ko NEGULEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK

Abenduaren 28tik 31ra, 3 urtetik LH6 bitarteko ikasleentzako aisialdi eskaintza izango dugu Ikastolan berton;  oporraldia euskara ardatz izango duten ekintza dibertigarriekin osatzeko aukera aparta.
Izen ematea abenduaren 9an itxiko dugu.

IRAKURRI HEMEN

IZENA EMAN


Irudia
ESKI ASTEBURUA EKE

BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN ESKI IRTEERARAKO IZEN EMATEA ZABALIK DUGU

2027ko otsailaren azken asteburuan, 27tik 28ra, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eski irteera antolatu du EKE batzordeak.
Aurretiko izen ematea azaroaren 30era arte izango dugu zabalik.

IRAKURRI HEMEN

IZENA EMAN


Irudia
LAUDIO TXIKI goiburua

 

Irudia
HAUR HEZKUNTZA 3-6 goiburua

HH4 ETA HH5EKO IKASLEEK ALDATZEKO ARROPA EKARRI BEHAR DUTE GELARA

Galtzerdiak, barruko arropa, praka eta kamiseta bat nahikoa izango da, behar dutenean, gelan aldatzeko arropa dutela ziurta dezagun.

 

Irudia
LEHEN HEZKUNTZA goiburua

Irudia

LH1 ETA LH2KO IKASLEEK LAUDIOKO ERRALDOIEI HARRERA EGINGO DIETE

Don Terentzio eta Doña Tomasa, Laudioko erraldoiak, herriko ikastetxeetatik bisitaldiak burutzen ari dira eta datorren astelehenean, hilak 23, Laudio Ikastolako LH1 eta LH2ko ikasleekin dute hitzordua.
Egun horretan ikasleak beltzez jantzita eta zapi morearekin etortzea eskatu digute.

Primeran pasatuko dugu!


 

Irudia

LH1 ETA LH3 KONTSUMO TAILERRETAN ARITU DIRA

IRAKURRI HEMEN


Irudia

LH4KOEK OKINTZA TAILERRA BURUTU DUTE ENGLISH ARLOAN

IRAKURRI HEMEN 


Irudia
DBH goiburua luzea

 

Irudia

Irudia

ARTEAREN HISTORIAN SAKONTZEKO SAIO PRAKTIKOA BURUTU DUTE BATXI2KOEK BILBON

IRAKURRI HEMEN


Irudia
ASTEKARIA goiburua

Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak  biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.

AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:
AZAROA

2026.11.10 ASTEKARIA  2026.11.03 ASTEKARIA

URRIA

2026.10.27 ASTEKARIA  2026.10.20 ASTEKARIA  2026.10.13 ASTEKARIA  2026.10.06 ASTEKARIA  

IRAILA

2026.09.29 ASTEKARIA  2026.09.22 ASTEKARIA  2026.09.15 ASTEKARIA  2026.09.8 ASTEKARIA

2026.09.1 ASTEKARIA

 

 

Azken albisteak

Ohi bezala, LH4ko ikasleek English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.
LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.
Bilbora egindako artearen historiari buruzko txangoa esperientzia zoragarria izan zen. Egun hartan, hiriko kaleetan barrena ibili ginen, eta antzinako eraikinak eta eskulturak ikusi genituen.
Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.