Skip to main content

LH4koek ingelesa eta okintza uztartu dituzte

Irudia
LH4 english okintza

Ohi bezala, LH4ko ikasleek English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.
Gai horrek eskaintzen duenaz baliatuta, ogitxo goxo-goxoak prestatu dituzte Ikastolan. Okin lanetan, unitateari amaiera eman eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute.
Mantala jarri, eskuak irinez zikindu eta egindakoa dastatzera!

Azken albisteak

Irudia
LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.
Bilbora egindako artearen historiari buruzko txangoa esperientzia zoragarria izan zen. Egun hartan, hiriko kaleetan barrena ibili ginen, eta antzinako eraikinak eta eskulturak ikusi genituen.
Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.